Atzo, Irurtzungo plazan Autopista Elektrikoaren «247 taupada lurrarekin bat» ekimenaren ekitaldia burutu zen. Proiektuan aurreikusten diren 247 dorreetako bakoitzean bildu zen jendea, «Lurkide konpromisoa» sinatu duten 247 entitate eta makina bat herritar. Familian edota lagunartean batu ziren aldarrikapena eta jaia uztartu zituen ekitaldi nagusian. Autopista Elektrikorik Ez plataformako kide Alberto Frias eta Iñaki Ugaldek ekimenarekin proiektuak ingurumenean egingo duen txikizioa irudikatu nahi izan dute, kontuan izan behar baita 85 metro luzeko dorreak jarr...


Itsaso eta Deikazteluren arteko goi tentsioko linearen kontra gauden eragileek 247 katebegiz osatutako kate bat egingo dugu igande honetan, martxoaren 30ean. Lurkide Konpromisoa sinatu dugun eragileetako kideak ipiniko gara katearen mailetan, eta linearen dorreak eraikiko diren puntuetan kokatuko ditugu horiek. Ekimen honekin «247 taupadaz osaturiko mapa ikaragarri bat» egin nahi dugu. Katearen maila bakoitzean plataformaren ikurra jarriko dugu eragileetako kideek. Bukatzeko, parte-hartzaileek giza puzzle handi bat egingo dugu Irurtzuneko erdigunean. Este domingo 30 de marzo ten...


Datorren igandean, urriaren 27an, Autopista Elektrikoaren Kontrako Plataformak egitarau zabala izanen duen festa eta aldarrikapen eguna burutuko du Ororbian. Egunaren egitaraua honako hau da: Garai bateko autoekin Oltzako Zendean zehar ibilbidea. 12:00. Zanpantzar eta batukada kaleetan. 12:00-13:00. Herri kirolak (Ibero), erraldoiak, Ziraukiko banda. 13:00. Ekintza nagusia eta marea gorria (kamiseta gorriarekin etorri). 13:30-15:00. Ororbiako, Goierriko eta Zizur-Barañaingo txalapartariak, Gareseko txistulariak, DJ Simpatik. 15:00. Herri bazkaria frontoian (kalderete) bertsolariekin....


Igande honetan, urriak 27, Ororbian autopista elektrikoaren proiektuaren aurkako eguna ospatuko da. Proiektu honek Arakil puntar ik-punta gurutzatuko du eta etxebizitzetatik gertu, bizi baldintzetarako arazo handiak sor ditzakeen kalteak jai giroan salatuko dira. Egun guztian zehar musika, animazioa, artisauak eta txoznak izanen dira, jai giroaz gozatu ahal izateko. Herri bazkaria ere izanen da. Honetan parte hartzeko 10 eurotan eros daitezketxartelak Pikuxarren.   El domingo, Ororbia acogerá un día reivindicativo festivo en contra de la línea de alta tensió...


Oihane Lazkanoiturburu bertsolari gazteak ateratako letra, "Badira Hiru Aste" doinuarekin, autopista elektrikoaren aurkako kantu bat ikusi dezakegu ondorengo bideoan. Behean duzue ere kantuaren hitz osoak, yotubetik hartuak. Animatu eta hasi abesten !!. Inguruneari begiratuz arazoa da larria, guri pasatu nahi baitigute linea poste berria, gaixotasunak ugari sortuz ez da osasungarria, txikizio hau guretzako da kalte ikaragarria. Linea bertan behera uzteko lana egin beharra dago, informatu dezagun jendea hobeto eta gehiago, beraz oihuka dezagun denok haratago ta ozenago, denon laguntzaz...


Goi tentsioko linea proiektuak Sakana mutur batetik bestera zeharkatzen du. Deikaztelutik etorriko litzatekeen linea Aizkorbetik sartuko litzateke Sakanan eta egungo 220 kV-ko linearen ibilbidea segituz Altsasutik barna, Altzaniatik joko luke Itsasora (Gipuzkoa). Autopista Elektrikorik Ez plataformatik jakinarazi digutenez, REEk linea Sakanatik pasatzea erabaki du ingurumen inpaktu txikiagoa sortzen duelako. Plataformatik jakinarazi digutenez, REE-ren asmoa litzateke 400 kV-eko linea berria 220koen paraleloki eraikitzea (100 metrora) eta lanak despeditu ondoren aztertzea haietako bat kend...


Azken iruzkinak