BERTSOLARI (filma) - Larratxo Kultur Etxean, Azaroak 14 (osteguna) 19:00etan. DOAN!!!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2013-11-11 11:12

Bertsolari

Asier Altuna, 2011
Luzemetraia.

Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean ixiltasuna, poesia, biluztasuna eta bapatekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genduen.

Bertsolari pelikula dokumentala Donostiako 2011 zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Ondoren Euskal herria, Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatu zen, 16.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten pelikula zine aretoetan. Ondoren, herriz herri proiekzio ezberdinak egin ziren gehienetan pelikulako protagonisten solasaldiekin.

Munduko zine jaialdi ezberdinetan parte hartzen ari da gaur egun. Hauetako batean, Fortaleza(Brasil) hiriko Cine Ceara  jaialdian Argazki onenaren saria jaso zuen.

Zuzendariaren Hausnarketak

Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin. Baina batez ere intuizioak gidatu gaitu. Nora iritsiko ginatekeen oso ondo jakin gabe, prozesuarekin gozatu dugu, eta bukatu dugunean izugarrizko poza sentitu dugu.

Fitxa Teknikoa

Gidoia eta zuzendaritza ASIER ALTUNA
Produkzio burua MARIAN FERNANDEZ
Irudia GAIZKA BOURGEAUD
Edizioa LAURENT DUFRECHE
Musika HERRIKOJAK
Zuzeneko soinua PABLO BUENO   JOSEBA OTXOA
Soinu edizioa eta nahasketak  SONORA ESTUDIOS

Fitxa Artistikoa

MAIALEN LUJANBIO
ANDONI EGAÑA
JOSEBA ZULAIKA
JOHN MILES FOLEY
MIREN AMURIZA
JON SARASUA

Filmearen datu teknikoak

LUZEMETRAI DOKUMENTALA
KOLORETAN    35mm / DCP
IRAUPENA: 90 MINUTU
SOINUA: 5.1 / DOLBY DIGITAL
FORMATUA:1:1,85


Utzi iruzkina: