txapelketarako kiniela

xabilarra 1456153725019 Xabiren txokotxua | 2009-12-09 11:22

Berria egunkariaren web gunean Bertsolaritza txapelketarako kiniela osatzeko aukera dago. Sari onak zozketatuko dira irabazleen artean. Nik egin dut nire kinielatxoa, ez dakit buruak edo bihotzak horrela eskatuta. Hemen jartzen dut guztion aurrean (finaleko ordena jarri behar da):

1- Maialen Lujanbio. Sendo dabilen bertsolaria da eta merezi du.

2- Andoni Egaña. Txapelduna ezin beherago jarri, Jendeak dioenez lasai joan ahal izango da, erakutsi baitu orain arte bertsolari aparta dela. Nire iritziz, hori presio handiaren sortzaile ere izan daiteke.

3- Amets Arzallus. Finaleko gazteena, baina sendo dagoena. Bertsolari abila.

4- Sustrai Colina. Atsegin dut Sustrairen bertsogintza, zerbait berezia antzematen diot (ez dakit zer den azaltzen).

5- Unai Iturriaga. Esperientzia handia du finalean, azkenengoan buruz buru arituta txapela gertu izan zuen. Zaila du irabaztea baina gogor arituko da, zalantza barik.

6- Jon Maia. Hau ere beteranoen taldekoa.

7- Aitor Mendiluze.

8- Aitor Sarriegi. Ez du meritu makala behe-behetik hasita finaleraino heltzeak. Bera da finaleko esperientziarik ez duen bakarra, ikusiko dugu nola moldatzen den.

Esan beharrik ez dago, ez naizela bertsolaritzan aditua, iritzi xume bat besterik ez da. Finala oso lehiakorra izango dela uste dut, eta zaletu guztiok gozatuko dugula egingo dituzten saio bikainetaz. Zorte on guztioi!


Utzi iruzkina: