Bertsolaritza
Oraingoan bertsolaritzari buruz berba eingotsuegu. Danok jakin badakigu zer dan hau, baie zenbatek bultzetan dozue geure kulturaren hain adierazgarri dan hauxia??
Egie esan, Goizalderi ez iako askorik gustetan, baie neuk oso gustuko dekodaz. Parre itzelak botetan direz bertsolari da bertsoekaz. Hoxegatik dabiltza plazatik plazara, festaz festa kantetan, jendea entreteniduteko da denboraldi ederra eskeintzeko.
Bilboko festatan eon ziran, adibidez, bai eta Galdakoko gaixetan bere. Bai batan da baita bestien be oso bertso alaiak eskeini ebezan, da publikoan geundenok parrez lehertu giƱan behin baino gehiaotan.
Baina, beno, eztot bertsolaritzari buruzko informaziorik azalduko, izan be, lan bat ein bi izan genduan Ani jaunagaz, da ganera eztot txaparik bota gure. Halan da guztiz be, norbaitek bertsolaritzaren inguruko informaziorik gurezkero, sar daitela "bertsozale.com" web orrialdean. Gai hori buruzko informazio piloa dao berton.
Beste informazio iturri, Euskal Telebistaren lehen kanalean, domekero, ematen dabezan "Hitzetik Hortzera" saioa dekozue, bazkalorduan ganera!!!
Besterik barik, nire bertsolaririk gustukuenak einiko bertso bategaz utzikotsudaz. BOTA BERTSUE, AMETS !!
Kamaleoia izatea da elearen balorea
hondar artean hondarra eta lore artean lorea
Ez da lege bat ezta guda bat ezta ere folklorea
Gure lurrean euskara dugu azalaren kolorea !!
Amets Arzallus
Iruzkinak
Utzi iruzkina: