Uhinak irratia, herriak egina herriarentzako
Aiarako irrati libreena interferenziarik gabe airean!
Uhinak Irratia Aiara eskualdeko irrati librea da. Duela urte batzuk jaiotako proiektua bada ere, aurten ere berrikuntzaz lepo iritsi da gure artera.
Iaz antenatik sarerako jauzia eman baldin bazuten (www.uhinak.net) , aurten, herritarrek herritarrentzako eginiko programa izango da entzungai. Arabako Hala Bedi irratiarekin duen elkarlanaren frutu izango omen da 2007/08 denboraldirako prestatu diguten konpainia. Goizetan, Zebrabidea irratsaioa, Suelta La Olla...bezalako irratsaioak entzuteaz gain, arratsaldetan Aiara eskualdean zuzenean egindako lanak entzuteko parada izango dugu.
Honetaz gain, web orrian sartuta, gogokoen dugun programa entzun, posta elektronikoa kontsultatu, Aiarako albisteen berri
izan, irratsaioetan parte-hartu...ahal izango dugu.
Beraz badakizu, piztu irratia eta 96.5ean izango gaituzu...azken finean, denok gara proiektu honen parte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: