Etxebizitza eskubidea orain!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-10-28 14:20

Etxebizitza = Negozioa


Etxebizitza ez da eskubidea, luxua da. Hitz hau entzuten dugun bakoitzean, hori da gazteoi burura etortzen zaiguna behintzat. Batzuen negozioa, guztien iruzurra da eta ez da kasualitatea. Izan ere, Marbellaraino joan barik Euskal Herrian espekulazioak milaka dira.  

Etxebizitzak etengabe ari dira eraikitzen. Norentzat baina? gaur egungo gazte@k, egoera aldatzen ez den artean  eta zorte itzelarekin, 2015ean eskatu ahal izango dugu hipoteka bat. Gauzak ondo badoazkigu, 2050ean amaituko dugu ordaintzen.Bizitza hipotekatu ta gero noski.

Eta bitartean, alokairu soziala bultzatu beharrean inmobiliariak, konstruktorak, promotorak...negozioa egiten jarraitzen dute. Eskura ez dugun prezio batean eskubideak salgai jartzen. Eta are okerragoa dena, gure eskubideak babes ofizialeko etxeetan zozketatzen!

Euskal Herrian milaka etxe huts daude. Bakio, Hendaia, Lekeitio, Zarautz, Biarritz....asko dira oporretarako aterpe bihurtzen diren herriak. Are gehiago baina, ehundaka etxe huts dituzten Euskal Herriko txokoak. Elkartzen etxebizitzaren aldeko taldeak egindako ikerketan adierazi duenez, etxe huts hauek alokairuan jartzearekin bakarrik arazo hau konpondua legoke. Honen aurrean gazteoi geratzen zaigun irtenbide bakarra, okupazioa da. Eta hau ere zigortua dago.Zein da orduan irtenbidea?

Irtenbida argi dago, baina arazoa ez da hori. Arazoa, gutxi batzuk beste guztion miseriarekin aberasten jarraitu nahi dutela da, eskubidea negozio bilakatu dutela. Horregatik, asko dira beraien herrietan etxebizitza bat lortzearen alde lanean dabiltzan Gazte Asanbladak. Bakio, Barakaldo, Zumaia... Ez etsi, gurea da giltza!

Maitasun istorio guztien behar dutelako kabia, ETXEBIZITZA ESKU BIDEA ORAIN!


Utzi iruzkina: