Herrien arteko XI. Folklore-jaialdia!
Aurten ere Barakaldoko
Ibarrakaldu dantza taldeak hitzik gabeko ekitaldia eskeini digu Barakaldoko
Antzokian.
Orain dela hamaika urte hasi zen proiektu berri hau eta antza denez, oraindik martxan dabil Barakaldo eta bere ingurunetan dagoen arrakastagatik. Urtero kanpoko bi herri desberdin etortzen dira bere musika eta dantzak aurkezteko. Aurten, Granada (Baza) eta A Coruña (Catalmibre) izan dira zubia gure herrian gozatzeko aukera izan dutenak. Beste urteetan berriz, Belgikatik, Menorkatik, Frantziatik eta Italiatik etorri dira besteak beste.
Gonbidatu berezi horiez gain, musikan ere
beste talderen bat gehiago gonbidatzen dute. Aurten, Eusko-lorak dantza
taldeari tokatu zaio, bere 50. urteurrena ospatzen dutelako. Beste
batzuk, esaterako, Barakaldoko txistulariak eta banda-munizipala izaten dira.
Jaialdia asteburu osoko gauza izaten da. Ostiral arratsaldean hasi
musika-emanaldiarekin eta larunbat arratsalde-gauez bukatu
dantza-emanaldiarekin. Bertan, herri bakoitzak bere musika estiloa, ohikoak
diren soinu tresnak, bere dantzak eta dantzatzeko era erakusteko aukera paregabea izaten dute.
Horiek guztiak dira egitasmo honen helburuak, kultura ezberdinak ezagutzea; aldi
berean, dantzarien arteko harremana piztea, afizinoak trukatzea.
Gezurra dirudu batzuk hain “hurbil” izanda, kultura hain ezbedinak izatea!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: