Zubitik zubira, eguneroko korrontera itzultzeko bira

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-04 21:24

Lau egunetako zubia eta gero, salda bero!

Halloween gaua, hildakoen eguna eta asteburua. Ez dira eguna ospatzeko arrazoiak baina bai aitzakia paregabeak.

Gernikako azken astelehena eta gero, piperretatik kalabazetarako saltoa eman zuten zenbaitek Euskal Herrian pasaden ostegunean ere. Ingalaterratik datorren ohitura honek,  geroz eta sorgin gehiago biltzen dituelakoan nago. Niri pertsonalki, patetikoa iruditzen zait jai hau, baina bueno, beste batzuei ere Santo Tomaseko txerria huskeria bat irudituko zaie. Kontuak kontu eta aitzakiak aitzaki, jende askok eskapadatxo bat egiteko erabili izan du zubi txiki hau.

 

Batzuk, turismoa egitera joango ziren. Beste batzuk aldiz, beraien herrietatik paseatzeko aprobetxatuko zituzten hiruzpalau egun hauek. Askok, mendira egingo zuten ihes. Esaterako, Laudiotik Bilborako bidean, ostiral goizean jende andana gurutzatu genuen menditik batzuentzako lan eguna izan arren.

 

Batzuen onerako eta gure kalterako, bukatu da azaroa ondo  hasteko izan dugun txoioa. Urrian ere eduki genuen aukera. Abenduan ere, Konstituzioa dela eta izango dugu atseden egunik.

 

Bukatu da zubia. Bihar, goizeko 6etan ez dira gutxi izango kotxea hartu eta lantokira joango direnak. Ezta unibertsitaterako Bizkaibusa erabiliko dugunak ere.Hala ere, zer ospatua ez dugunontzako, itzulera ez da hain gogorra izango.


Azken finean, aurreko asteetan zehar egin gabe utzi ditugun gauzak berreskuratzeak, baduelako nahiko lan.


Utzi iruzkina: