240 gimnastak bildu dira Durangon Euskal Gym-ean
Euskadiko eta Nafarroako selekzioa Rusia eta Bulgariaren aurka lehitu dute
Larunbatean, Durangon errepikatu zen “El encuentro internacional de gimnasia rítmica” euskal federazioagatik zuzenduta. 240 gimnastak, 60 teknikari eta gutxi gora-behera 20 epaile bildu ziren Landakoko polikiroldegian. Hainbeste jenden artean, Almudena Cid eta Iban Parejo azpimarratu behar ditugu. Almudena Cid olimpiadetan hiru urtez jarraian egon den neska da; Iban Parejo, bestalde gaur egungo Europako txapelduna eta aerobic-eko mundialan brontzezko medaila jazo zuena da.
Bi kirolari ospetsu honekin une ahaztezina gozatzeko aukera
izan genuen. Almudenak, aurtengo olimpiadetarako tresnekin prestatzen ari den erakustaldia
erakutsi zigun, uztai eta mazekin.
Iban, Kataluniako hirukotearekin sartu baino lehen, aerobic-en bakarkako lan bat aurkeztu zigun.
Honez gain, gure herriak, Bulgaria eta Errusia aparte, beste hainbat herrikoak parte hartu zuten ere Aragoi, Katalunia, Madril eta Errioxa.
Aitzakia ona asteburuan kirola egitea baino ikusteko!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: