"Inoiz baino gehiago... komunismoa" Kloratita taldearen lan berria

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-24 19:55
2

4 urte bete ditu Kloratita musika taldeak eta Durangoko azokan kaleratuko dute bere diska berria.

Lau urte hauetan, lagun-arteko musika talde bezala hasi zenak, hasieran espero ez zuten fruituak eman ditu."Inoiz baino gehiago...komunismoa" izan da aurkeztu duten azkenengo lana. Bertan, herrien arteko elkartasuna nagusituko da. Santezon talde venezolarraren lanarekin batera kaleratu dute, eta prezio herrikoia izanda eragin ditzakeen etekin xumeak Boltxe aldizkariarentzat izango direla iragarri dute.



Taldeak, hasieratik, musika eraldaketarako bitarteko moduan ulertu eta erabili izan du. Jendartea eraldatzeko eta ideiak eta mezuak zabaltzeko bitarteko bezala. Eraldaketa prozesuan, beste herriekiko elkartasuna funtsezkoa dela uste dute. Horregatik, bere lanetan, herrien arteko elkartasuna beti islatu izan da. Horrela, lehenengo lanean herria(k) aske! abestia euskaraz, katalanez, gailegoz eta palestinarrez abestua dago. Era berean, bigarren lanean, herriak abestia, munduko borroka ezberdinak aipatzen duen abestia da. Finean, kanta horren leloak dioen bezala, hamaika herri, borroka bakarra.

Hori da, hain zuzen ere, hirugarren lan honetan plazaratu nahi izan duten lehenengo idei nagusia: Hamaika herri borroka ezberdinekin, baina azken finean borroka bakarra dena; kapitalismo patriarkarra suntsituz, beste mundu justuago bat eraikitzea.

Mezu hori era zehatz batean praktikara eramateko, lanaren EDUKIA eta MEZUA Euskal Herria eta Venezuelan martxan dauden Prozesu Iraultzailean oinarritzea erabaki dute.

Hau guztiagatik, Kloratitaren hirugarren lanaren diseinu eta eduki guztia, Venezuelan martxan dagoen prozesua babesteko da Kloratitaren CDaren 34 pistatan, abestietan tartekatuak, Venezuelari buruzko tarteak eta albisteak jarri dituzte.

UKTwa

UKTwa 2007-11-25 05:31 #1

<p>Komunismoa??beno....</p>

2010-04-08 13:11 #2


Utzi iruzkina: