Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeriaren eguna...

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-24 16:13

2007ko azaroaren 25a, igandea. Laudioko oheak beteta, plaza hutsik. Eguerdiko 12:00ak hurbiltzen joan hala...jendea plazara gerturatzen hasi da. Izan ere, ordu horretarako egin du udaletxeak emakumearen aurkako indarkeria salatu asmoz  kontzentraziorako deialdia.

Pixkanaka pankarta eta jendea iritsi dira. Gehienak emakumeak. Zergatik baina, emakumeon arazoa bakarrik al da, gizonezkoak ere ez al ditu inplikatzen? Guztiok esaten dugu harro ta ozen "ni enaiz matxista", ez dugu zertan "feminista" izan behar ere,  zer garen baino hobeto baitakigu denon partetik soilik iritsiko dela berdintasuna.

 

Eta bitartean, galdetu diot nire buruari: Udaletxeko hauek...

Azaroak 25a, martxoaren 8a...emakumearen aurkako indarkeriaren eguna ez da egunero ala?


Utzi iruzkina: