Plans are nothing, planing is everything!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-24 16:59

EHUk ostegun honetarako, azaroak 29, "komunika 2007: komunikazioa planifikatzea" ekimena antolatu du

 

Euskal Herriko Unibertsitateak, BBK eta DEIA egunkarien laguntzarekin komunikazioko ikasle zein profesionalentzat dohako jardunaldiak antolatu ditu Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan.

Goizeko 9.30etan hasiko dira, bertan parte hartzeko www.komunika.info webgunean eman behar duzue izena. Jorratuko diren gaiak aldiz, hauek izango dira:

  • Komunikazioa planifikatzeko ikerketa. Alberto Gómez Segura, Test-Media-ko Zuzendari Orokorra. Gasteiz.
  • IPAR KUTXA marka berria garai berrirako. José Jesús Sanz, Trupp Compañía de Comunicación enpresaren Plangintza Estrategikoaren Zuzendaria. Bilbo
  • Elkartasunerako komunikazio plangintza: UNICEF kasua. Yolanda Rodríguez, E.A.E.-ko UNICEF erakundearen Komunikazio Arduraduna. Bilbo
  •  Enpresen bat-egite prozesuaren komunikazio plangintza: Mutualia kasua. Gabriel Inclán, Mutualiako Marketing Arduraduna. Bilbo
  •  Komunikazioa planifikatzeko aholkuak. Javier Pérez, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Komunikazio Zuzendaria. Bilbo
  • Krisialdietako komunikazioaren plangintza. Carlos Lareau, Conduit Market Engineerseko Bazkide Fundatzailea. Bartzelona.

 

Beraz badakizue, animatu eta parte hartu!


Utzi iruzkina: