AHT gelditzera goaz!!!
Abenduaren 15ean AHTaren aurkako manifestazioa izango da Arrasaten.
Oraindik dago jendea ohartzen ez dena zer gertatuko den gure herrian tren mota hau eraikitzen baldin badute. AHT-ek konponezineko kaltea egingo dio Ama Lurrari. Paisaian eraso bortitzak eta lurren okupazioak ekarriko ditu. 79800 futbol zelai eta 47500 hektarea pikutara bidaliko ditu. Energia kontsumoa biderkatu egingo da eta zaratak ikarragarriak izango dira. AHT-k lurralde desorekak aregotuko ditu eta barrera efektu ikarragarria sortuko du. AHT-a neoliberalismoaren adibide esanguratsua da. Ez ditu egungo trafiko eta garraio arazoak konponduko eta gainera errentaren eta gastu sozialen murrizketa eragingo du. 6000 MILIOI EURO GASTATUKO DIRA!!
Tren garraioa zerbitzu publikoa delakoan saltzen dute baina gutxi batzuk erabili ahal izango dute. Arrazoi honegatik eta beste hainbatengatik, gazteak kaleratuko gara eta ozen ohikatu dugu: Ez, ez, ez...AHT-rik EZ!!!
Danok Arrasatera abenduak 15, 17.00tan Herriko plazan!!
Entzun ezazu gure ahotsa... AHT gelditu!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: