Hemen damu usaina dago
Gabonak hurbiltzen doazen heinean, ikasleak urduritzen doaz eta damu usaina dago...gaindituko dut ala ez?
Askoren burutik pasako zen jadanik galdera hori.Azterketa gaindituko dut ala ez? Nahikoa egin al dut ala ezingo naiz irakaslearen tutoretzara negar pixka bat egitera ere ez agertu?
Leioan nabaritzen hasi da. Pixkanaka liburutegietako aulkiak berotzen joango dira, fotokopiagailuak ataskatzen, gelak husten eta motxilak betetzen. Hiru hilabete hauetan egindako lana argitara eramateko unea da. Egin duguna aprobetxatu eta egin gabe utzi dugun hori berreskuratzeko garaia.
Bihar Leioara iristean Amaiari Historiako apunteak eskatuko dizkiot. Ainarari ea publizitateko porflioa nola egin duen galdetuko diot. Soiartzeri ea blogean idatzi duen. Azken finean, hori baita ikasle bizitza.
Eta nik, hala ere, betiko alaitasun berdinarekin kalera ateratzen jarraituko dut. Ez al da hori kazetari batek egin behar duena ala?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: