Errege pajeroak? 1500€ baino gehiago balio dugu!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2008-01-02 20:23

MELTXOR, GASTAR eta BAS A ARTAR Kioskotik pasa eta udaltzaingoa ikusi dut. Kalea moztuta eta 20 erromatar bi turuterorekin. Asterix eta Obelixen pelikula bat zela pentsatzen nuen erromatarrak ikusita baina ez, han ez zegoen ez ave ez Zesarrik, pajeak omen dira. Urtarrilak 5ean etortzen omen dira. Etortzen omen direla diot, nire etxetik ez direlako pasatzen. Ondo portatzen naiz baina ez ditut inoiz ikusi. Telebistan bai, makina bat iragarkitan. El Corte Inglesen baita ere, Gran Vian. Kanpamendu itzela daukate erromatarrek Euskal Herrian ere eta. Konkistatu ez dakit nik zer konkistatu duten, kontsumismoaren zurrunbiloa. Erosi, erosi eta erosi. Ez baitakigu beste ezer egiten gugandik ezer ateratzerik ez denean. Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara...diogu. Baina urte osoan zehar kritikatu arren goizean baietz erregeen roskoia gosaldu. Azken finean, hori baikara gu, erregeen roskoi barruko panpinak.


Utzi iruzkina: