...ETA URTE BERRI ON!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2008-01-02 19:58

2008a iritsi da eta besterik ez da entzuten kaleetan. Urte berri on! zer, ajearekin oraindik? Nahi duzu turroi pixka bat? eta zergatik ez duzu jaten amamaren makailo pixka bat?! atzo zer, juerga handia? 2008 galdera. Gaur, urtarrilaren 2a da. Urte berriaren 2a. Zaharra joan zaigun honetan lasaitasuna da nagusi kaleetan. Tabernetan jende gutxi baina kafea hartzeko konpainia nahikoa. Umeak Olentzeroren jostailuekin plazan. Nagusienak musean jolasten puroa pizten duten bitartean. Okindegiak topera. Pertsianak itxita goizetan lo egiteko.Kanpoa hotz eta barrua bero. Ez dut esnatu nahi, esnatu agian, baina altxatu... Horregatik, batzuen jai besteen lan egun diren egun hauetan nik ere berdina proposatu diot nire buruari: PERTSIANA ITXIKO DUT ETA EGUERDIAK BOTA NAZALA


Utzi iruzkina: