P.D= gutuna bialtzekotan berri onekin izan dadila!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2008-01-11 12:56

Arabako txapelketa gerturatzen dago. Nahi baino gehiago. Nahi baino arinago. Horregatik, bat edo beste hasiko ziren jadanik buruari hautsa kentzen. Errimak astintzen. Forman jartzen. Esaten da urtarrilean aldapagora egoten dela. Ba bertsolaritzan ere. Horregatik, pilak kargatzeko txoritxo baten kanta iritsi zaigu hona.




GAIA: Aspaldiak espero zenuen gutuna jaso duzu

OINUA: Haizea dator iparraldetik

1.- Argitxok hala zioen eta

ikasgelan hitz eta pitz

ibiltzearren egun hau nozbait e

gin behar zenez irits

Andereñoak nahiz isiltzeko

 bota hainbat oihu bortiz

notak buzoian sartzear daude,

nire zigor guztien giltz.

Negarrez nago, kojina helduz z

apiari zintz eta zintz

Ama haserre jarri behar zait

 eta ez dit egingo hitz.

Nire akatsak sutan erre ta

ahaztea posible balitz,

nahiago nuke Panoramixen

marmitan erori banintz.

 

2.- Lehioa ireki eta motor bat

entzun dut gertu lehenik,

ate alboan pauso zaratak

ta txirrina bigarrenik.

-Kaixo laztana, zer moduz zaude?

berririk bai eskolatik?

Etxekolanak bukatu arte

ezin duzu egin planik!

 Hau arraroa; postarik ez ta

 buzoia zabal-zabalik!

Ni bitartean tiobibo bat

bezala zorabiaturik...

"Ama barkatu, eta apaindu

 ditut bi marrazki polit"

muturreko bat espero nuen

 baina musu bat eman dit.

 

 3.-Pentsatzen nago, madarikatzen...

notak amak izatean

gelan euiko nau zigortuta,

eta lagunak parkean

 lepoko zain a puztuko zaio,

jarriko nau enkantean

-Ama ezin al dut behera jaitsi

eta zigorra bete han?

Amets gaizto hau bukatu arte

enau utziko bakean

nire mamuak usatu dira

ohiu batzuen artean

8.30tan amak esnatu

eta halako batean;

txirrinak jo du eta gutun bat

 utzi digute atean.