Baldosak
Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak garelako, eta baldosak indartsu nahi ditugulako... gu bezela.
Bitartean ez gara ohartzen gure herriak bizi dituen benetako hutsuneetaz. Gure herriaren kultur eta aisialdiaren defizitaz. Ganorazko gazteontzako zerbitzuen beharretaz. Gazteok gure lokaletan sartuta pasatzen ditugu orduak baldosak bezala, pentsatu gabe, sentitu gabe. Eta bitartean, baldosak bezala, ez gara gure ahultasunez ezta indarraz jabetzen. Guk hor jarraitzen dugu, ixilik, inmutatu gabe, pentsatu gabe. Geldi, norbaitek mugiarazi arte. Zein baldosa onak garen.
Iruzkinak
Josu 2006-10-20 11:43 #1
Joxerra Gartziak ematen dit Publizitaterako pertsuasioa irakasgaia. (ETBren Amatiñoren denboretan, Leireren gustokoa zenean, Hitzetik Hortzeran aritzen zena). Lehen saioan esan zigun baldoseei buruz modu askotan hitz egin dezakegula. Eta nik, neurean egin dut Gaztekitto!n lehen aldiz zutabe bat idazteko. BALDOSAK, blogean, ...eta kitto! buzoian jaso baino ordu batzuk lehenago.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ ? 2006-10-20 14:07 #2

epa baldosa jauna!

txalogarria  benetan! primerakua ondo hasten zara baldosa! arrazoia dakazu guztiz gainera, azken bolada hontan jentia ez da lokaletik urtetzen, eta azkenian rutina bat bihurtzen da bertara jutia. Baina gure arazo hau konpontzia ez da udaltzaineei deitzian moduko erreza, gero! ia jendiak ze esaten daben zure artikuluaz! a zelako debuta,txo! zorte on!

baldosa anderea

Eneko 2006-10-20 20:13 #3
Ona!,

Arrazoia, gehienetan geldirik eta mutu daude, baina batzutan bidea markatzen dute baldosak, batez ere horiak direnean :- )

Josu 2006-10-21 04:09 #4
Eskerrik asko irakurri, erantzun eta txalotziarren!

Eibartarrak zerrendan jasotako erantzunak ikusteko, klikatu hemen.

malen 2006-10-21 11:33 #5

Zorionak artikuluagaitik, eskerrik asko esklusibiagaitxik (we feel vip, jejeje) eta zorte on hemendik aurrera esperientzia berri honetan.

ondo segi Josu!!

(toma negrita...:P)

Utzi iruzkina: