Baldosak

5
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-20 11:33

Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak gare...


Azken iruzkinak