Kategoria: gaztekitto
Sanjuanetako kuadrillen arteko jokuak Untzagan eittia eskatu dezta noiz edo noiz bateron batek. Jende gehixagok ikusiko leukiala. Baiña nik ezetz. Gaztiok ez dogu parte hartzen bestiek ikusteko, ondo pasatzeko baizik. Kamiseta bustitzeko, lurrera jausteko... ekitaldi hau ikuskizun bihurtzia ez da gure helburua. Ez dogu nahi aktore-ikusle jokua, partehartzia baizik. Zergaittik jolasak Untzagara? Ez dot konprenitzen gure herrixan dana Untzagara eraman biharra. Mobimendu polittagoa sortzen da sanjuanetan, barrakak Urkusua-Bittor Sarasketa inguruan jarritta, ta egun guztixan ziha...
Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak gare...