Untzagazentrismua
Sanjuanetako kuadrillen arteko jokuak
Untzagan eittia eskatu dezta noiz edo noiz bateron batek. Jende gehixagok
ikusiko leukiala. Baiña nik ezetz. Gaztiok ez dogu parte hartzen bestiek
ikusteko, ondo pasatzeko baizik. Kamiseta bustitzeko, lurrera jausteko...
ekitaldi hau ikuskizun bihurtzia ez da gure helburua. Ez dogu nahi aktore-ikusle
jokua, partehartzia baizik. Zergaittik jolasak Untzagara?
Ez dot konprenitzen gure herrixan dana
Untzagara eraman biharra. Mobimendu polittagoa sortzen da sanjuanetan,
barrakak Urkusua-Bittor Sarasketa inguruan jarritta, ta egun guztixan
zihar Ego-Gainetik Urkusura txaranga bat jarritta bueltaka, Untzaga
ta Txaltxa-Zelaitik pasatuz. Ekitaldi barrixak han eta hamen, herri
guztixan zihar. Baiña batzuendako Untzagan hasi ta Corteinglesian amaitzen
da Eibar. Hortik aurrera, guztixa "los barrios" dira, ta badake
bakotxak bere jaixa. Barrakak Txaltxa-Zelaixan mantendu bihar dirala
"barrakeruak beste lekurik ez dabelako nahi". Zeiñ herritan
jartzen dira barrakak barrakeruek nahi daben lekuan?! Tira, jaixak heldu
barik be, hor dakazue Udala, eguaztenetako merkadilluan Untzagazentrismotik
atara ezinda.
Gaztekitto! 2007-V-4
Iruzkinak
batzarras 2007-05-04 13:18 #1
<p>"Untzagazentrismua" gustau jata terminua, ta arrazoi osua dakazula uste dot, ein gogor ta ez utzi alkatiak ala dana dalakuak zezen plazatik jokuak ataratzen.</p>
<p> </p>
Josu 2007-05-04 15:26 #2
Eskerrik asko Batzarras. Ia noizbait herri guztiari mogimendua emoten detzagun... agur bero bat.<br />
Utzi iruzkina: