sanjuanak.com

gaste 1456133099660 GASTE | 2008-06-17 10:51

Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazki batzuk Bixamonan juan ahal izango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixan. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.Besterik ez, sanju...


GASTE Elkarteak Sanjuanetako argazki eta bideoak igoko ditu egunero, jaietan zehar, koadrilen ekintzenak, batez ere. Erabiltzaileek ere aportazioak bidal ditzakete.GASTE Elkarteak koadrilen ekintzetako argazkiak eta bideoak biltzeko Sanjuanak Eibarren: Sanjuanak.com bloga jarri du abian. Hasier Iñan, Andoni Azkarate, Ane Urkiola eta albiste hau idazten duenak hartu dute horren ardura. Formulario sinple baten bidez argazkiak igo ahal izango dira webgunera, segundu gutxitan. Argazkiak ez dira automatikoki igoko; arazoak sahiesteko editoreek ikuskatuko dituzte, publikatu baino lehen. ...eta ki...


Sanjuanak.com martxan!

2
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-16 15:18

Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazkixak be (batzuk imaginatzen dot) Bixamonan juango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixa. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.Beste...


Aspaldiko! Nahiko abandonauta nekan hau, denbora, gogo eta kontraseña falta zala ta.  Baina oraingo honetan, ilusiñoz nator SANJUANAK heltziar dauzelako! Hori bai, lelengo aste honetan dakaguzen examinak in bihar dira, eta zintzilikan dakaguzen lanak!  Ta gero gerokuak! Baina bueno, zapaturako ya dana prest eukiko dogu: goguak eta antolakuntza. Egitaraua eta kontzertuak ikusteko hamen eta hamen klikatu.Ondo pasau eta asko disfrutau!!  Animau zaitxie Eibarrera!!Argazki barregarri bat hamen


Goitibeheras

gaste 1456133099660 GASTE | 2008-04-17 13:26

Pedimos a las cuadrillas que estén barajando la posibilidad departicipar en el concurso de goitibeheras, acudan mañana, viernes 18 de abril, a las 20 horas a la Casa de Cultura Portalea, 2º piso,Ikastaro gela. Si en esta primera toma de contacto no participan cuadrillas, el acto podría quedar descartado del programa I. Eibarko Aste Haundixa. Esperamos no tener que tomar esa medida, puesto que es mucha la gente que desea que Eibar vuelva a contar, años después, con este evento, y varias personas han mostrado ya su interés. Se están barajando diferentes posibilidades de recorrido, q...


GASTE elkartiak goittibehera jeitsieria antolatzeko bilera deittu dau datorren barixakurako, hilak 18, arratsaldeko 8etan Portalea kultur etxian.Komentatuko dira: - Ibilbideak - Sariak - Iritziak - Segurtasuna - Baldintzak-Adina-Antolakuntza eta gastuakGoitibeheretan parte hartzeko intenziñua daken danak dare konbokauta. Hemen uzten dogu Mutrikuko goitxibera bajadian bidio bat.


GASTE elkarteak bilera deitu du datorren ostiral arratsalderako, Aste Haundixaren barruan egingo den goitibehera jeitsiera antolatzeko. Bilerara deitzen ditugu parte hartzeko intentzioa duten koadrila guztiak. Udalarekin batera ibilbide desberdinak aztertzen ari gara momentuotan eta partehartzaileekin iritziak kontrastatu nahi ditugu antolatzaileok. Ibilbide proposamenak aipatuko ditugu eta bertaratutakoek beste proposamen batzuk ere egiteko aukera izango da. Ibilbide bat aukeratzerako orduan, kriterio ezberdinak ezarriko ditugu mahai gainean: distantzia nahikoa izatea, kurbak egotea, frena...


Eibar.ORGn ikusi dugun Eibarri buruzko dokumentalari Sanjuanei buruzko zatia moztu diogu eta GASTEren Youtubera igo. Hemen ere ikusgai.


Behin baino gehiago galdetu didate ea zer dela eta ari garen lortzen orain Eibarko jaietan gazteria mugitzea. 2006an El Diario Vascon galdetu zidaten ea ze faktore sartzen diren jokoan, eta saiatu nintzen ikuspegi historiko batetik faktore asko daudela erakusten. Batzuek esan didate egindako lanaren emaitza baino ez dela, baina ez nuke halakorik esango. Kontestu politikoak oso kontutan hartzekoak iruditzen zaizkit. Ez da kasualitatea fanfarre, konpartsa eta hainbat herritako beste zenbait jai-mugimendu Espainiako trantsizio politikoarekin batera heldu zirela. Adierazgarria Sama-Sikuren hist...


GASTE-ko rifak

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-07-04 00:40

GASTE, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra-k rifetako zenbaki sarituak jakitera ematen ditu. Rifa hauek euro batetara saldu dira eta jai hauetako gastuetako finantzaketaren zati nagusi bat suposatu dute. Lehen saria 1818 zenbakiari dagokio eta ALFA produktu sorta bat eramango du irabazleak, bermatutako kalitatedunak, etxeko lanak errazago ak egingo dituztenak. Bigarren saria Arrateko Santutegian dagoen Cantabria jatetxean bi pertsonendako afaria da. 1430 zenbakidun rifak eraman du sari hau. Zenbaki sarituak estatuko loteriako azken lau zifretatik datoz, ekainaren 30ean eginiko zozketako...


Eskerrik asko!

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-06-27 00:48

Ziztu bizian pasa zaizkigu hainbeste denboran buru-belarri antolatzen aritu garen San Juan jaiak. Asteburuko ekintza multzo eder bat lortzeko asmoa zen gurea eta herriko gazte guztiontzat atseginak izango ziren egitaraua prestatzen saiatu gara. Pasatu dira jaiak, urteko egunik luze eta gaurik motzenak berehala joan zaizkigu. GASTEkook pozik geratu gara, emaitza ona izan dugula esan genezake. Baina hau ez da hemen bukatzen, jaiak hobetzeko asmo hau, ez baita urte batetik bestera egiten den lana, prozesu batean murgildu gara eta pixkanaka etorkizunean geroz eta jai hobe batzuk bizitzea dugu ...


Hiru, bi, bat...!!

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-06-19 21:53

Hiru egun besterik ez zaizkigu geratzen Untzaga plazan txanpainarekin San Juan jaien etorrera ospatzeko. Aurten inoiz baino gogo biziagoz itxaroten ari garen Sanjuanak izango dira, azken hilabeteotan jo ta su buru-belarri aritu gara jaietako programa sendotzeko asmoz GASTE gazte elkartekoak. Baina konturatu orduko iritsi dira hauek ere. Lan hauek baloratzeko hiruzpalau gauza zehaztea besterik ez zaizkigu falta, azken xehetasunak ongi lotu, pilak ongi kargatu eta ostiral gauean izango den Skalariak-en kontzertuari itxaron; horrekin emango baitiegu herriko gazte askok jaiei hasiera. Ho...


Bilbo – Elgoibar. Bilbo: 23:50, 01:50, 03:50 eta 05:50.Elgoibar: 1:52, 03:55, 05:55 eta 07:19.*Bilbon, lotura Bilboko Metroarekin Boluetan.Durangotik 22:45, 02:33, 04:33 eta 06:33.Iturria: euskotren.es


Eibar K.E.-ren garaipenaren ondoren, GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak, San Juan jaietako egitaraua futbol partiduarekin bateratzeko moldatu egingo duela jakinarazten du. Ondorioz, koadrilen arteko jolasak San Juan egunean ordu berean ospatuko dira. Eguerdian Urkizun txahalki pintxoak saldu eta gero, koadrilak 17.30etan Untzagan batuko dira kalejiran zezen plazara igotzeko. Egitarauko aldaketak Eibarko Udaleko Euskala-Kultura Sailari ezagutzera eman zaizkio. Bestalde, San Juan jaietako maskota, Kaxkajo, bere jantzi gorri-urdina prestatzen ari da. GASTEren furgonetak kolo...


Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Gaste elkarte berriak aurtengo sanjuanetarako dituen asmoen berri eman zuen. Jaietako giroa eta gazteen partehartzea bultzatzeko asmoarekin sortu da Gaste gazte elkartea. Udalarekin hainbat bilera egin eta gero, sanjuanetako programa osatu dute. Ekainaren 23a eta 25a artean hainbat ekitaldi garatuko dituzte, baina gainera bestelako ekintzak ere izango dituzte.Sanjuanetan girorik onena izatea dute helburu, bai gazteen artean baita herrian ere; horretarako besteak beste, 500 "txapa" egingo dituzte herrian banatzeko; ehundaka pegatina zabaltzeko asmoa ere badu...


GASTE gara gazte, ta ez gaude konforme... 70 gazte eibartar elkarte berri baten inguruan batu dira, herriko jaigiroa bultzatu nahian. Dagoenarekin konforme ez eta jo ta sua lanean dihardute ekitaldi gehiagoren antolakuntzan. Hainbat koadrilatako neska-mutilek osatuta, lantaldeak egin dituzte dirua batzeko, materiala prestatzeko eta antolakuntza lanetarako, sanjuanei begira. Ekainaren 22an elkarrekin futbitoan eta afaritan aritu ondoren, San Juan bezpera izango da egun handia. Eguerdian Untzagatik Urkizura kalejira egingo dute bertan txorizo-jana egiteko, dultzaineroei ongietorria egin aurre...


Koadrilek jaietan giroa sortu eta dinamizatu egiten dutenez, euren partehartzea bultzatzeko asmotan Eibarko Udalak diru-laguntzak eskeintzen ditu. Helburua: diru-laguntzak kamisetak, blusak eta musika tresnak erosteko erabiliko dira. Tramitatzailea: Eibarko udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza Zerbitzuen saila. Onuradunak: Koadrila bakoitzak, gutxienez, 10 pertsona eduki behar ditu, 1992a baino lehenago jaiotakoak; kide batetik bestera, adinean ezin da 5 urtetik gorako diferentziarik egon. Taldekideen %90a Eibarren erroldatuta egon behar da. Lizarrako dultzaineroen ongietorri eta k...


Azken urteotan koadrila mugimendua suspertzen aritu garen hainbat gaztek bat egin dugu jaiak bultzatzeko elkarte berri bat sortzeko: GASTE Gazte Elkartea, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. Prestatu ditugun Estatutuetan zehazten denez, elkartearen helburuak hauek izango dira: -Gazteon kultur eta aisialdi beharrei erantzutea.-Partehartzea sustatzea.-Jaiak bultzatzea.-Herriko ohitura eta ospakizunak berreskuratzea. Printzipioz San Juan jaietara begira ari gara, eta zentzu horretan oraindik publiko egin ez ditugun proposamenak ditugu. Proposamenok ekainaren 22an hasi eta 25an amaitzen d...


GASTE gara, gazte!

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-05-16 18:22

16 eta 22 urte bitarteko 55 eibartar gazte gara, gazte eta GASTE. Azken bi urteotan Eibarko hainbat kuadrila elkartu izan gara gure herriko jaietako programak zituen gabezia batzuei erantzuteko asmoz; horregatik azken bi urte hauetako sanjuanetan gazteontzako ekimenak sustatzen hasi gara eta ekintza hauek abiapuntu hartuta, sortu dugu Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. Gure jaiak hobetzea izan da hasieratik gure helburu nagusia, begirada gazte batentzat erakargarria izan daitekeen egitarau erakargarri bat sortzea, alegia. Horretarako, hau posible dela sinesten dugun 50 lagun inguruk...


Untzagazentrismua

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-05-03 20:56

Sanjuanetako kuadrillen arteko jokuak Untzagan eittia eskatu dezta noiz edo noiz bateron batek. Jende gehixagok ikusiko leukiala. Baiña nik ezetz. Gaztiok ez dogu parte hartzen bestiek ikusteko, ondo pasatzeko baizik. Kamiseta bustitzeko, lurrera jausteko... ekitaldi hau ikuskizun bihurtzia ez da gure helburua. Ez dogu nahi aktore-ikusle jokua, partehartzia baizik. Zergaittik jolasak Untzagara?  Ez dot konprenitzen gure herrixan dana Untzagara eraman biharra. Mobimendu polittagoa sortzen da sanjuanetan, barrakak Urkusua-Bittor Sarasketa inguruan jarritta, ta egun guztixan ziha...


Colectivos juveniles eibarreses han criticado al departamento municipal de Cultura y Euskera por la «deficiente comunicación» hacia este tipo de grupos en las convocatorias que se realizan para participar en reuniones. En un escrito, el colectivo La Moska Gao se refiere en concreto a las últimas convocatorias para preparar los 'Sanjuanes'.«Llevamos tiempo pidiendo a este Departamento que mejore la comunicación. Las convocatorias para reuniones se hacen a través de la prensa y sin la suficiente antelación, por lo que en numerosas ocasiones los participantes habituales ven imposibilitada su p...


Eibarko Udaleko Euskara-Kultura Departamentuak "deitutako" bigarren bilera datorren asteko astelehenean izango da, hilak 23. Bilera hau "jaiak antolatzeko" egiten den arren, programa egina etortzen da. Lehen bilerara joandakoek, Udal ordezkariarekin batera, bigarren bilera apirilaren 17an izatea adostu zuten. Eguna eta ordua helduta, La Moska Gao koadrilako ordezkaritza Portaleara joan eta bilerarik ez zegoela ohartu zen. Orduan telefonoz jakinarazi zitzaien bilera apirilaren 23an izango dela.Hainbat elkartek urteak daramatzate departamentu honek komunikazio hobea lantzea. Bilera hauen deia...


La segunda reunión "convocada" por el Departamento de Euskera-Cultura del Ayuntamiento será el próximo lunes día 23. Dicha reunión se hace "para para la organización de las fiestas" aunque el programa viene siempre dado desde la primera reunión. En la primera reunión de cara a los próximos sanjuanes, los asistentes por diferentes colectivos así como el representante del Ayuntamiento acordaron celebrar la segunda cita el 17 de abril. Llegado el día y al no recibir notificación de cambio alguno, miembros de La Moska Gao se personaron en la Casa de Cultura Portalea donde, telefónicamente, se l...


Koadrila Batzordea

josu 1456149891816 Josu | 2006-06-09 00:51

Eibarko Koadrila Batzordeak herriko laguntaldeei deialdia egiten die datorren asteartean, hilak 13, Musika Eskolan ospatuko den bilerara joateko.Irakurri deialdia.www.jaia.tk