Eibarren garaipenaren osteko GASTE-ren komunikatua
Eibar K.E.-ren garaipenaren ondoren, GASTEk, Giro Alaia Suspertzeko
Talde Eibartarrak, San Juan jaietako egitaraua futbol partiduarekin
bateratzeko moldatu egingo duela jakinarazten du.
Ondorioz, koadrilen arteko jolasak San Juan egunean ordu berean ospatuko
dira. Eguerdian Urkizun txahalki pintxoak saldu eta gero, koadrilak
17.30etan Untzagan batuko dira kalejiran zezen plazara igotzeko.
Egitarauko aldaketak Eibarko Udaleko Euskala-Kultura Sailari
ezagutzera eman zaizkio.
Bestalde, San Juan jaietako maskota, Kaxkajo, bere jantzi
gorri-urdina prestatzen ari da. GASTEren furgonetak kolore berberak
jantziko ditu eta Ipuruara igoko da. Beraz, San Juan bezperan gazte
elkartea gehituko zaio futbol jaialdiari. Honetarako, Eibar
Primeran plataformaekin elkarlanean dabiltza GASTEkoak.
Denok batera lortuko dugu. Gora Eibar!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: