Koadrilentzako dirulaguntzak

lamoskagao 1456150811702 La Moska Gao | 2007-05-31 15:57

Koadrilek jaietan giroa sortu eta dinamizatu egiten dutenez, euren partehartzea bultzatzeko asmotan Eibarko Udalak diru-laguntzak eskeintzen ditu.

Helburua: diru-laguntzak kamisetak, blusak eta musika tresnak erosteko erabiliko dira.

Tramitatzailea: Eibarko udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza Zerbitzuen saila.

Onuradunak:

  • Koadrila bakoitzak, gutxienez, 10 pertsona eduki behar ditu, 1992a baino lehenago jaiotakoak; kide batetik bestera, adinean ezin da 5 urtetik gorako diferentziarik egon.
  • Taldekideen %90a Eibarren erroldatuta egon behar da.
  • Lizarrako dultzaineroen ongietorri eta kalejiran parte hartu behar dute. Egitarauaren gainontzeko ihardueretan izandako partizipazioa kontutan hartuko da diru-laguntza ematerakoan.
  • Koadrilako kide guztiek ipinita eraman behar dute gehiegizko alkohol kontsumoaren kontrako pegatina eta egitarauaren ekitaldi bitan, gutxienez, parte hartu behar dute.

Laguntzaren zenbatekoa: diru-laguntzaren zenbateko osoa 6.000 eurokoa da; zenbateko hori jaietan parte hartu duten koadrilen artean banatuko da, bakoitzak izan duen partizipazioaren arabera. Honela banatuko da puntuazioa koadrila bakoitzeko:

  • Kide bakoitzeko: puntu 1.
  • Egitarauan agertzen den ekitaldi bakoitzean parte hartzeagatik: 5 puntu. (Hala ere, hori egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu behar dituzte (argazkiak, lehiaketetan parte hartu izan dutela egiaztatzen duten dokumentuak...).

Ekitaldietan izandako partizipazio hori, GASTEren laguntzarekin neurtuko da. 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: ekainaren 4tik 18ra.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Koadrilentzako diru-laguntzen eskaera orria behar bezala beteta. Koadrilako partehartzaile guztien izen-abizenak, jaioteguna eta NANaren zenbakia azaldu behar dira.

Oharrak:

Laguntzak jaso ahal izateko, PEGORAn, ekainaren 26tik uztailaren 3ra, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • Egindako gastua zuritzen duten fakturak (IFK, BEZ, data eta hornitzailea). Ez da albaranik onartuko. Faktura bakoitzean argi eta garbi azaldu behar da erositako gauza bakoitzaren kopuru zehatza: zenbat instrumentu, zenbat elastiko, zenbat buruko...
  • Koadrilak ekitaldietan parte hartu duela erakusten duten dokumentuak.

Diru-laguntzak txeke bidez ordainduko dira. Diru-laguntza eskatu duenak Kultura sailean jasoko du txekea uztailaren 9tik aurrera (NANa erakutsi behar da).


Eskaera orria deskargatu (pdf)

Iturria: eibar.net


Utzi iruzkina: