GASTE-ko rifak

gaste 1456133099660 GASTE | 2007-07-04 00:40

GASTE, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra-k rifetako zenbaki sarituak jakitera ematen ditu. Rifa hauek euro batetara saldu dira eta jai hauetako gastuetako finantzaketaren zati nagusi bat suposatu dute.

Lehen saria 1818 zenbakiari dagokio eta ALFA produktu sorta bat eramango du irabazleak, bermatutako kalitatedunak, etxeko lanak errazago ak egingo dituztenak.

Bigarren saria Arrateko Santutegian dagoen Cantabria jatetxean bi pertsonendako afaria da. 1430 zenbakidun rifak eraman du sari hau.

Zenbaki sarituak estatuko loteriako azken lau zifretatik datoz, ekainaren 30ean eginiko zozketakoak hain zuzen ere.

Zoritsu gerta diren guztiek ...eta kitto! Euskara Elkartea-ko bulegoetan jaso ditzakete sariak, Urkizu-ko dorreetan 11. zenbakian (Baisi tabernaren gainean). Sarien jasotzea Uztailaren 15a baino lehen egin beharko da, 9.00-15.00 eta 17.00-20.00 bitartean.

Agur bero bat.


GASTE
Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra


Utzi iruzkina: