Gaste elkarteak Sanjuanetako asmoak aurkeztu ditu
Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Gaste elkarte berriak aurtengo sanjuanetarako dituen asmoen berri eman zuen. Jaietako giroa eta gazteen partehartzea bultzatzeko asmoarekin sortu da Gaste gazte elkartea. Udalarekin hainbat bilera egin eta gero, sanjuanetako programa osatu dute. Ekainaren 23a eta 25a artean hainbat ekitaldi garatuko dituzte, baina gainera bestelako ekintzak ere izango dituzte.
Sanjuanetan girorik onena izatea dute helburu, bai gazteen artean baita herrian ere; horretarako besteak beste, 500 "txapa" egingo dituzte herrian banatzeko; ehundaka pegatina zabaltzeko asmoa ere badute, abanikoekin batera; taldeko kideek "edalontzi ekologiko" eta taldearen zapia erabiliko dituzte; esku programak zabaltzen lagunduko dute eta 1.000 rifa ipiniko dituzte salgai. Sariak Alfako produktu sorta eta Kantabria jatetxean birendako afaria izango dira. Prentsaurrekoan gogoan izan dituzte euren egitaraua eta ekitaldiak antolatzen laguntzeko parte hartu duten 100 enpresa baino gehiago eta eskerrak eman dizkiote denei.
(Eta Kitto-ko artikulua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: