Koadrila mugimendua bultzatzeko urrats berria
Azken
urteotan koadrila mugimendua suspertzen aritu garen hainbat gaztek
bat egin dugu jaiak bultzatzeko elkarte berri bat sortzeko: GASTE
Gazte Elkartea, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra. Prestatu
ditugun Estatutuetan zehazten denez, elkartearen helburuak hauek
izango dira:
-Gazteon
kultur eta aisialdi beharrei erantzutea.
-Partehartzea
sustatzea.
-Jaiak
bultzatzea.
-Herriko
ohitura eta ospakizunak berreskuratzea.
Printzipioz
San Juan jaietara begira ari gara, eta zentzu horretan oraindik
publiko egin ez ditugun proposamenak ditugu. Proposamenok ekainaren
22an hasi eta 25an amaitzen dira.
Aurrerapen
gisa; kotxe bat izango dugu San Juan jaietan. Kotxeak megafonia
sistema izango du kalejirak egin ahal izateko, eta ekitaldiz ekitaldi
eramango dugu jaigiroa piztu nahian. Adibidez, Dultzaineroei
ongietorria egin eta Untzagara iritsi arte askok ez zuten
dultzainaren soinu alaia entzuten, eta arazo horri nolabait
erantzuteko, atzerago megafonia bitartez musika jarriko dugu kalejira
biribilketan egiteko.
Kalejirei dagokienez, ibilaldiak aldatzea aztertzen gabiltza. San Juan bezperako kalejira proposamenak La Moska Gao koadrilak bere blogean jaso ditu, Tagzania erabiliz, honako helbidean:
http://www.blogak.com/lamoskagao/kalejirak
San Juan bezperako koadrilen arteko jolasetarako, adibiez, Juan Gisasola eta Sostoatarren kaleetatik igotzea proposatzen dugu. Gutxi balitz, kaleotako etxeetan eskutitzak buzoiratuko ditugu bizilagunek etxetik ura bota dezaten. Berdin egingo dugu Isasi kalean, Zezen Plazatik Untzagara itzultzeko.
San Juan egunari dagokionez, ekitaldi berriak dauzkagu eskuartean, beste erakunde batzuekin elkarlanean egingo ditugunak, jaiak herri guztira hedatzeko helburuaz. Momentuz ezin dugu beste ezer aurreratu. San Juan txiki egunean ere, Marmittako Lehiaketaren ondoren Bazkari Herrikoia egingo dugu azken bi urteotan bezala. Bazkariaren ondoren ekitaldi berriak egingo ditugu estreinakoz.
Hala ere, “B plana” ere prestatzen ari gara, eta Eibar K.E.ak play-off partidua baldin badu, aldaketak egitea aurreikusten dugu.
Elkartearen Estatutuak prest dauzkagu Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan alta emateko eta lehen dirulaguntzak eskatzeko. Zentzu horretan, Eibarko Udaleko Kultura Departamentuarekin lanean ari gara honen laguntza jasotzeko.
Oraindik publikoki aurkeztu ez den elkarte honetatik bertatik, dagoeneko hainbat eskari egin dizkiotgu Udalari: Txaranga gehiagoren kontratazioa, kotxearen asegururako laguntza, Marmittako Lehiaketan Gazte Saria ematea eta fogoi gehiago erostea, besteak beste. Datozen asteotan berri gehiago izango dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: