Deialdirik gabeko bilerak
Eibarko Udaleko Euskara-Kultura Departamentuak "deitutako" bigarren bilera datorren asteko astelehenean izango da, hilak 23. Bilera hau "jaiak antolatzeko" egiten den arren, programa egina etortzen da. Lehen bilerara joandakoek, Udal ordezkariarekin batera, bigarren bilera apirilaren 17an izatea adostu zuten. Eguna eta ordua helduta, La Moska Gao koadrilako ordezkaritza Portaleara joan eta bilerarik ez zegoela ohartu zen. Orduan telefonoz jakinarazi zitzaien bilera apirilaren 23an izango dela.
Hainbat elkartek urteak daramatzate departamentu honek komunikazio hobea lantzea. Bilera hauen deialdiak prentsa bitartez egiten dira, eta denboraz larri. Hortaz, bilerotara beti joan nahi izaten duten batzuek, sarri ezin izaten dituzte bere planak aldatu. "Data e-postaz bidaltzea baino ez dugu eskatzen. Beti baietz esaten digute, egingo dutela, baina gero berdinetan gaude. Urteak daramatzagu eskaera hau egiten. Komunikazio gabezi hau kolektiboekiko errespetu falta iruditzen zaigu, zeintzuetan hainbat pertsonak gure bizitzako beste gauza batzuk sakrifikatu behar ditugun herriaren aldeko lan altruista batean".
Ohar honen helburu nagusia data berria jakinaraztea da (aldaketarik ez badago bederen). Bilera hau, esan bezala, datorren astelehenean izango da, hilak 23, arratsaldeko 19.00etan Portalea Kultur Etxean. La Moska Gao koadrilatik deialdia egiten dugu, berriro ere, elkarte eta hiritarrei bilerotan parte hartzeko eta San Juan jaien inguruko kritika eta aportazioak egiteko.
Udalari behin eta berriro eskaera bera egin ondoren, oraingoan publikoki egiten diogu: espero dugu hemendik aurrerako bilerotarako deialdiak garaiz egitea eta interesa dugunoi jakinaraziz. Ondo ezagutzen dute jaien inguruko gure interesa eta berriro ere gure e-posta helbidea apuntatu dezakete horretarako: lamoskagao@gmail.com. Helbide hau, beti bezala, irekirik dago jaigiroa hobetzeko heldu daiteken guztiari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: