Kontestu politikoaren influentzia jaian

josu 1456149891816 Josu | 2007-09-18 18:06
4

Behin baino gehiago galdetu didate ea zer dela eta ari garen lortzen orain Eibarko jaietan gazteria mugitzea. 2006an El Diario Vascon galdetu zidaten ea ze faktore sartzen diren jokoan, eta saiatu nintzen ikuspegi historiko batetik faktore asko daudela erakusten. Batzuek esan didate egindako lanaren emaitza baino ez dela, baina ez nuke halakorik esango. Kontestu politikoak oso kontutan hartzekoak iruditzen zaizkit. Ez da kasualitatea fanfarre, konpartsa eta hainbat herritako beste zenbait jai-mugimendu Espainiako trantsizio politikoarekin batera heldu zirela. Adierazgarria Sama-Sikuren historia. Eta ikusgarria da sistemaren egonkortzearekin batera nola joan diren horietako proiektu asko hiltzen, eta beste zenbait, sistema kapitalistara egokitzen norabide berriak hartu eta merkatu-helburuek indarra hartu dutelarik.

2004an egin zuen legez-kanpotutako ezker abertzaleak Anoetako Adierazpena (pdf). Hilabete geroago, inork espero ez zuen aldaketa etorri zen Espainian, lau urteko eskumaren gehiengo absolutu beltzaren ostean PSOEk irabaziz. "España mañana será republicana" koreatu zuten sozialistek. Ibarretxe Planak ere urte hartan jo zuen goia, Ibarretxek kongresua bisitatu zuenean (diskurtso osoa, pdf). Aldaketa politikoa gainera zetorkigula zirudien, trantsizio baten atean ote geunden? Ez dut uste kasualitatea izan zenik, hortaz ohartu gabe, buruari eragiten hasi eta hurrengo urtean Jai Batzorde Herrikoi bat sortzeko ahalegina egitea. Eta bertatik irten zen Eibarko Koadrila Batzordea, zeinek azken hiru urteotan erakutsi duen Eibarren beste jai modu bat posible dela.

Ez dut esango jaiei bultzada emateko trantsizio politikoen beharra dugunik, ezta jaien bultzada aldaketa politikoa datorkigula adierazi nahi duenik. Kontua da gizarteak adierazpen askatasuneko garaiak antzematen dituenean, ohartu barik akaso, edo agian halabeharrez, zenbait mekanismo martxan jartzen dituela. Eta hor kultura sortzen da, hau da jaia bera. Adierazpen askatasunak behar duen aniztasunarekiko errespetutik konpromisoa hartu behar dugu, 2004. urte berean adierazitako manifestuan azaldu bezala, jaia alferrik galtzera eraman dezaketen ekimenak saihesteko. Eta jaia ez dago ekintza-antolatzaileen esku, guztiona den herri kultura-adierazpen askea baino ez baita.

Eguneraketa

Eta ahaztu egin zait... 2004 urte hartan jubilatu zen Arzalluz!!

oier

oier 2007-09-19 08:22 #1

Transizio garaiko jaien eztanda nahiko ondo ulertzen dut bere garaiko kontestu politikoan. Oraingo hau ordea ez dut hain garbi ikusten egungo testuinguru politikoarekin lotuta dagoenik.

Bestalde, nire iritziz, jaiak zuzpertzeko lanean zaudetenok daukazeun arerio nagusia "gaua" da. Azken urteotan gazteek eguneko jaiak albo batera utzi dituzte (Eibarren behintzat) eta gaueko parrandan zentratu dira buru-belarri. Eta gaueko parrandak denak dira berdinak, tabernaz-taberna edo txozna-txozna ibili mozkortu eta kolokatuta, eta goizeko 11.00etan etxera. Jai mota  horretan ez dago zer eginik, dinamika hori haustea ia ezinezkoa gertatzen da. Egunez antolatzen diren jaiek aktibitate eta gizartearen beste segmentuekin interaktibitate zabalagoa eskaintzen dute, baina gaupasa egin dutenak egunez lo daude.

Pasa berri diren Arrateko jaiak dira horren erakusle bikaineak. Egunez ospatu izan da jaia Arraten, eta bezperan parrandatxo bat egin arren, gazte gehienak eguerdiko 12.00etara zelaian izaten ziren sagardo botilak irekitzeko prest. Azken urteotan 12.00etan erretiratzen dira gazte gehienak zelaitik, gaupasa egin ondoren, eta horiek dagoeneko ez dira berriz agertuko.

Josu

Josu 2007-09-19 12:26 #2

"Gaua" arerio gogorra da, bai. Aurten, sanjuanetan, bakar batzuek egin dute "benetako gaupasa", 11etan etxera hegaluzearen bila eta buelta kalera Marmittako Lehiaketara. Eguna+gaua+eguna.

Argi ikusi dugu aurten, goizez ia ezinezko zaigula gauean parrandan ibili diren horiek mugitzea. Horiei eragiteko bi bide ikusten ditut. Bata, gauez, dinamika hori apurtuko duten ekimenak egotea. Eta bestea, goizez ez bada ere, arratsaldeak lotzea.

San Juan bezpera goizean, 10.30ak inguruan, ulertu nuen hau inoiz baino hobeto. Untzaga Plazan geunden, jaiei hasiera emateko prest... eta zenbat jende etxera bidean tabernetan gaua pasa ondoren!

Arrateko jaietan, oraindik badira jaia egunez gozatzea erabakitzen duten gazteak, nire inguruan badaude Arrate bezperaz ezer jakin nahi ez dutenak ere. Baina argi dago tendentzia Arrateko Zelaian argi islatzen dela. Eskerrik asko Oier.

acxzcx

acxzcx 2007-09-21 01:33 #3

Bueno, lehenengo gauza, jakin, eibarren jai batzorde bat orain dela urte askotatik existitzen dala, helburua jai herrikoiak eta herriarentzat bultzatzia izan dala, jai parekide batzuk, jai euskaldun batzuk, herriarentzako jaixak... zure artikulu hori irakurri eta gero ematen dao 2004. urtian hasi zala zerbait mugitzen eibarren. ja!

Orduan lelengo pentsau ze idazten dozun, geixo edo gutxio gustau al jatzu batzorde hoietan in dan lana , baina lan hori in da, ta jende askok bertan hartu dau parte, kontuan hartu mesedez.

Josu

Josu 2007-09-21 02:34 #4

Bai, egixa da batzorde hori (eta beste hainbat) existitzen dala lehenagotik eta meriturik ez diot kentzen. 2004 urte hartan bertan, batzorde horrekin bildu nintzan, gainera. Eta batzorde hori bera Ustekabek 2005ean deitutako bilerara etorri zen.

Lehenagotik jaixetan lan egin daben jendia, eta guk baino gogorrago lan egin dabena dago eta txalotzia besterik ez dago nere partetik. Guria bultzadatxo bat gehixago baino ez da eta bultzadatxo hori azaltzeko baino ez dot idatzi, ez dot inondik inora Sanjuanetako ikuspuntu globalik azaltzeko ahaleginik egin. Gauza guztiz itxia, nik egin dudan gutxi horretakua besterik ez.

Ikuspuntu global bat bilatzen dotenian zalantzarik gabe kontutan izango dot, eta kontutan izango dittut beste hainbat ekimen. Baina analista izan barik, blogarixa baino ez naizenez, egiten doten lan txikixaren analisi diskriminatua hemen egitia posible dala ulertzen dot. Eskerrik asko eta agur bero bat.

Utzi iruzkina: