Jaietako argazki eta bideoak, egunero interneten

lamoskagao 1456150811702 La Moska Gao | 2008-06-16 17:16

GASTE Elkarteak Sanjuanetako argazki eta bideoak igoko ditu egunero, jaietan zehar, koadrilen ekintzenak, batez ere. Erabiltzaileek ere aportazioak bidal ditzakete.


GASTE Elkarteak koadrilen ekintzetako argazkiak eta bideoak biltzeko Sanjuanak Eibarren: Sanjuanak.com bloga jarri du abian. Hasier Iñan, Andoni Azkarate, Ane Urkiola eta albiste hau idazten duenak hartu dute horren ardura. Formulario sinple baten bidez argazkiak igo ahal izango dira webgunera, segundu gutxitan. Argazkiak ez dira automatikoki igoko; arazoak sahiesteko editoreek ikuskatuko dituzte, publikatu baino lehen. ...eta kitto! euskara elkartekoek Bixamona aldizkarirako ere erabiliko dituzte argazkiok.

 

Bideoei dagokienez, erabiltzaile ezberdinen Youtubeko bideoak txertatuko dituzte. Horrez gain prentsa-dossier bat ere badago, del.icio.us erabilita, albo zutabean. Oinarrian blog bat da, horren bidez koadrila mugimenduaren eta jaien inguruko informazioa emateko erabiliko dena. GASTEren egitaraua ere bertan ikus daiteke, eta aurki Udalarena eta Txosnena ere gehituko dituzte.

sanjuanak.com


Utzi iruzkina: