Goitibeheren jeitsierari buruzko bilera
GASTE elkarteak bilera deitu du datorren ostiral arratsalderako, Aste
Haundixaren barruan egingo den goitibehera jeitsiera antolatzeko.
Bilerara deitzen ditugu parte hartzeko intentzioa duten koadrila guztiak. Udalarekin batera ibilbide desberdinak aztertzen ari gara
momentuotan eta partehartzaileekin iritziak kontrastatu
nahi ditugu antolatzaileok. Ibilbide proposamenak aipatuko ditugu eta bertaratutakoek beste proposamen batzuk ere
egiteko aukera izango da.
Ibilbide bat aukeratzerako orduan, kriterio ezberdinak ezarriko
ditugu mahai gainean: distantzia nahikoa izatea, kurbak egotea,
frenatzeko-gunea izatea, trafikoa ahalik eta gutxien oztopatzea,
hirigunetik gertu egotea, ahalik eta aparkaleku gutxien kentzea,
ikuslegoarentzat leku seguruak izatea, besteak beste.
Baldintza legalak eta aseguruarenak jakin gabe ere, antolatzaileok
baldintza ezinbesteko batzuk jarriko ditugu: goitibeheraren
direkzionalitatea (bolantea edo antzerakoa), frenoa, eta gurpil-mota
jakin bat. Goitibehera guztiak berdinak izango dira bere oinarrian,
estrukturari dagokionez, hiru ezaugarri horiek bete beharko dituzte eta
gehienezko tamainu bat ezarriko da, ibilbidea
aukeratutakoan, errepide edo kalearen zabalera kontutan izanik. Hala
ere, goitibehera desberdinak ikustea ongi legoke,
diseinuari dagokionez.
Ibilbidea aukeratutakoan ebaluazio zehatza egin beharko da, zenbat
barandila, lasto-fardo eta abar behar diren neurtzeko. Adinez
nagusientzako ari gara pentsatzen antolatzea jeitsiera, eta 16 eta 18
urte bitartekoek guraso edo tutore legalaren idatzizko baimena beharko
dutela aurreikusten dugu.
Oraindik ez dago zehaztuta jeitsiera edo lehiaketa izango den, eta
lehiaketa izatekotan zeintzuk izango diren ebazpenerako kriterioak
(abiadura, diseinua...). Guzti honetaz hitz egin eta partehartzaile
posibleen iritziak jasotzeko, bilera irekia antolatu dugu GASTEkook
ostiralean, arratsaldeko 8etan, Portalea kultur etxeko Ikastaro gelan
(2. solairuan). Parte hartu nahi dutenek edo zalantza duten guztiei
bertaratzea eskatzen diegu.
INFORMACIÓN EN CASTELLANO
Iruzkinak
Utzi iruzkina: