Urtarrilaren 11an danok Bilbora etxebizitza eskubidearen aldeko MANIFESTAZIORA !!

berangonbizi 1456131440904 Berangon.. | 2008-01-09 11:22

Etxebizitza eskubidea bermatzera goaz!!

Berangoko gazteok bat egiten dogu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako deitu duen manifestaziorekin. Espekulazioarekin etorkizunik ez dagoela irudikatu behar dugu Bilbon ostiral honetan, eta beraz, Guggenheimetik 19:30etan urtengo den manifestaziora joateko animatu nahi zaituztegu.

Berangon ere Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu dugu

Hauxe da koordinadorak zabaldutako oharra:

Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sarrera ukatzen digute. Kalean gauden bitartean, Euskal Herriko etxebizitzen %19ak hutsik jarraitzen du, 245.422 etxe hain zuzen.

Arazo hau, ez da kasualitatea. Eskubide bat negozio batean bilakatzearen ondorioa da. Sistema kapitalistak denon beharren arabera gutxi batzuen aberastasuna permititzen du. Horrez gain, bizitzeko oinarrizko beharra den hau ordaintzeko, gure soldataren gehiengoa bideratzera kondenatzen gaitu. Hau da, egoera kaskarretan lan egitera kondenatzen gaitu lehenbiziko beharra den zerbait ordaintzeko: sabai bat. Azken finean, prekaritatera kondenatzen gaitu.

Gazteok gara batez ere egoera honetan kaltetuenak. Gure egoeran argi geratzen da, ezinezkoa dela alokairu edo hipoteka bat asumitzea daukagun soldatekin.

Baina egoera hau aldatzera goaz, guretzako jasanezina delako. Honen aurrean badakigu, egoera hau mantendu nahi duenik badagoela, erantzuleak hain zuzen ere: Banketxeak, konstruktorak, inmobiliariak, promotorak... gure kontu aberasten ari direnak. Haiek dira injustiziaren egoera hau mantendu nahi dutenak. Eta administrazio ezberdinak dira egoera honek horrela jarraitzea bermatzen dutenak. Aldi berean, montatu duten negozio honetan, alderdi politikoak ere parte hartzen ari dira, pastelaren zatia jasotzeko.

Egoera berdina da guztiontzako. Orain, batera jotzeko garaia da, data konkretu batean batuz balantza gure aldean desorekatzeko garaia. Indarrak biltzeko garaia da, gazte guztiok kalera irtetzeko ordua, etxebizitza duin baterako eskubidea aldarrikatzeko.

Urtarrilaren 11 eta 12an kalera!!


Utzi iruzkina: