Kategoria: etxebizitza
Orain dela gutxi, Venezuelako presidenteak, Nicolás Madurok, Herritarren Goreneko Zoriontasunaren Aldeko Ministerioa jarri zuen abian. Oposizioak eta munduko askok barregarri hartu zuten berria, ministerioren bat beharrezkoa al da horretarako? Edo, ez al da hobe beste ministerioek ondo funtzionatzea eta horrela zoriontsu izateko baldintzak berez ezarriko dira? Butaneko erregeak, 1972an, Estatuko Zoriontasun Gordina indikatzailea sortu zuen. Bere herritarren zoriontasun maila igo nahi zuen budismoaren aginduak jarraituz: gorputza eta espiritualitatea zaindu behar dira neurri berea...
Protestan, beti protestan… Behin baino gehiagotan entzun dut kritika hori nire bizitzan zehar baina zer nahi duzue esatea? Ikaragarri gustatzen zait! Beti nahiago izango dut gainera, ikuspegi kritikoa izan eta alde guztietakoei egurra banatu, batzuen atzean jarri eta akatsak beste guztiengan soilik ikustea baino… Hala ere, autokritika egitea gauza osasuntsua izan ohi da eta gaurkoan proposamen eraikitzaile batekin nator. Hona hemen nire opari bat gure alkate zein zinegotzi guiztientzat. Nola konpondu etxebizitzaren arazoa gure herrietan! Ez horregatik! 1) Herriko etxebizitza hut...
Open publication - Free publishing - More busturia
Campsen 900 euroak eta subnormalak garenaren azken froga
Atzo bertan entzun nuen telebistan Francisco Camps gizajoak 900 euro besterik ez dituela bankuan, etxe bat duela beste norbaitekin batera (ez dut jakin nahi norekin…) eta horretaz gain, dagoeneko hamabost urte dituen auto bat duela. Hori omen da Camps umilak duen jabetza guztia. Ba garbi daukak bere amak ez ziola gauza bat egiten erakutsi: ahorratzen! Ea, nola da posible, gutxienez hilabetean 5000 euro kobratzen dituen tipo batek (hilabete batzuk behar ditut nik hori irabazteko…), bankuan 900 euro izatea? Nik esango dizuet, ez da posible! Hori guztia gutxi balitz, gaur goizean beste ...
http://www.blogak.com/yeah/super-yeah-al-rescate-del-derecho-a-la-vivienda Gazteok dugun arazo handienetako baten inguruko bloga da hauxe. Ironia kutxu batekin edo behintzat umoreaz hartu dute arazoa eta egia esan gizarte honetan eskertzekoa den zerbait da, horrelako arazo bat umorez jorratu ahal izatea alegia. interesgarria bloga
- ¿Qué ahí en el cielo?- ¿Es un avión? ¿Es coco?- No, es Super YEAH! que viene a resucitar el DERECHO A LA VIVIENDA. Este mediodía se presentaba a todas y todos los y las irundarras, Yrungo Etxebizitza Asanblada Herrikoia, YEAH! SuperYEAH! con superpoderes. Era frente al Ayuntamiento donde como plañideras llorábamos la muerte del Derecho a la Vivienda que se postraba ante nosotros y nosotras de cuerpo presente. Derecho que ha sido muerto por especuladores de todo pelo, públicos y privados. Pero para luchar contra tamaña injusticia ha nacido una nueva superheroína, YEAH! Yrungo Etxebizitza...
Etxebizitza eskubidea bermatzera goaz!! Berangoko gazteok bat egiten dogu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako deitu duen manifestaziorekin. Espekulazioarekin etorkizunik ez dagoela irudikatu behar dugu Bilbon ostiral honetan, eta beraz, Guggenheimetik 19:30etan urtengo den manifestaziora joateko animatu nahi zaituztegu. Berangon ere Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu dugu Hauxe da koordinadorak zabaldutako oharra: Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sa...
Larunbatean eskaini zuten prentsaurrekoan aurkeztu zuen ekimena Euskal Herriko gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorak etxebizitzaren eskubidearen aldeko eragileekin batera. www.etxebizitzaeskubidea.net informazio gehiago: http://www.etxebizitzaeskubidea.net/index.php?option=com_content&task=view&id=103&Itemid=1
Hileko azken zapatuetan...gazteok kale gorritik etxebizitza gorrira!! Azaroaren 17an larunbata, goizeko 13:00ak aldera, Berangoko hainbat gaztek etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko Kale Nagusian. Hotzari aurre eginez, gazteek beren etxebizitza eraiki dute kale erdian, gazteok pairatzen duten prekarietatea salatzeko asmoz. Berangon abuztuan hasi zuten gazteok etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainarekin: moskeo kanpaina, buzoneoa herri osoan, propaganda masiboa, ekimenak.. Gauzak horrela, gazteek hileko azken larunbatetan gaurko parodia errepikatuko dute, pairatzen duten ...
Etxebizitza bat eskuratzea da gazte askorentzat helburu garrantzitsu bat. Etxebizitzak garestiak dira erostea, bestalde alokatzeko etxeei dagokienez, hainbat dira etxe bat alokatu nahi dutenak baina, era berean asko dira ere hutsik dauden etxeak. Asteburu honetan ospatzen da Bilbo eta Donostian eta estatuko hainbat hiriburuetan gazteen eskubideen aldeko protesta. Euriborra gora doa, etxeen prezioa gora doa, baina gobernuen laguntza eskasa da (diru laguntza eza, onartu gabeko plan asko, diru falta aurrekontuetan, 35m2etako mini-etxeak…) eta horrekin ezin du inork etxeko zilborrestea hautsi. ...
Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz... Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro ...
Lotsatzekoa! Berangon egun 589 etxebizitza huts daude! Eta bitartean, gazteok kale gorrian jarraitzen dugu, gure etorkizuna gero eta beltzagoa ikusten dugu, ezin ditugu gure proiektuak gauzatu... Etxebizitza bat eskuratzea ia pentsaezina da gaur Berangoko gazteentzat. Egungo prezioei aurre egitea ezinezkoa da, ez dago alokairuzko etxebizitza sozialik.. kale gorrira kondenatu nahi gaituzte! Baina Berangon 589 etxebizitza huts daude, gazteok etxebizitza baten beharra dugun arren. Udalak, bitartean, arazoari aurre egin beharrean, egoeraz aprobetxatu eta bere poltsikoak betetzen ditu: luxuzko...
Moreaga, Kurtze, Berangoeta, Lantzarte, Sabino Arana, Berangotxu, Karabazpi, Axgane... Berangoko kale eta auzo guztietatik hedatu da 589 zenbakia. Hormetan, lurrean, pankartetan, markesinetan, metroan... txoko guztien jabe egin da 589 zenbakia. Gure herriko elkarrizketa guztietan dago, berangotar guztiak moskeatuak... baina zer izango da 589 zenbakia? Horrelaxe hasi du Berangoko Segik etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina: Berango moskeatzen, herria esnarazten, errealitate gordina bere gordintasunean erakusten... gurea bai moskeoa! 589 ETXEBIZITZA HUTS GURE HE...
Duela zenbait hilabete, Zumaiako Gazte Asanbladako gazteok, egunerokoan nozitzen ditugun arazo nagusiei buruzko diagnosi bat egiteari ekin zion. Diagnosi horretan, beste hainbat arazoren gainetik, etxebizitza eskubideak jasaten duen urraketa ageri zen arazo larrienaren gisan. Ondorioz, arazo nagusi horren inguruko lanketa bat egitea erabaki zen, eta lanketa horren fruitu apirilean atera zutenGazte Manifestua izan zen. Etxebizitza eskubidea bermatzeko udalaren inplikazioa eskatzen zuen manifestu hark, laurehun sinaduratik gorako atxikimendua jaso du orain arte, herrian bizitzen jarraitzeko g...
Eibarko Txonta auzoko proiektuan 1000 etxebizitza egingo dituzte. KTBn Arriolak esan zuen, gutxiago egin ezkero, kontuak ez zirela ateratzen. Hori erantzun zien Aitor Alberdiri (650 etxe eta polikiroldegia egiteko proposamena) eta Regina Otaolari (Txonta osoa Babes Ofizialeko izatea aztertzeko eskaera). Kontuak ez ziren ateratzen... eraikitzailearen irabaziak tartean daudelako, noski. Baina akaso instituzioek badute zer eginik asuntu honetan. El Mundon irakurri nuen martxoan "El Pocero"ren kasua. Tipo honek kostu-prezioan saltzen ditu etxeak, merkatuan baino BOST ALDIZ merkeago. Babes Ofiz...
Asto batetik asto azkar bat lortu daiteke, baina sekula lasterketarako zaldia. Astoa akuilatu dezakegu eta, hala-nola, hasiko da ahal duen moduan korrika. Agian itxura emango du, baina konturatuko gara ez dela zaldia, astoa dela. Gure herrian, gauza asko egiten dugu asto moduan. Herriko arkitektura astotsutik hasi, Txontako astakeria urbanistikotik segi, eta detaileak noiz zaintzen ditugun ikusteak borobiltzen du astotasun guztia. Kaleko gabonetako kartel zintzilikariak astelehenean kendu zituzten. Gure kaleotan hain txarto zeuden zuloak ere azken hiru asteotan konpondu dituzte. Hauteskunde...
Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekotik obrak ilegalak direla salatu dugu askotan, besteak beste, eraikina ahal baino altuagoa delako. Zigor penala eskatzen dugu Axpe 22ko obren erantzulearentzat. Auzoartekok obrak ilegalak direla behin eta berriz salatu du Busturiko udaletxean, eta Arartekoarengana ere jo dugu. Obrak gelditzea eskatu dugu hainbat aldiz, baina ez dugu lortu. Horrenbeste salaketa administratibo jarri ostean, ikusita ez digutela kasurik egin eta gaia benetan larria dela, tribunaletara joko dugu. Dagoeneko eman diogu ordena abokatuari obre...
Inork esango luke Maria Antonia Trujillo, Espainiako etxebizitza ministroa, Jarrai, Haika, Segi, Duina edota Gasteizeko 8812 Plataformarekin koinzidentzia ideologikoak dituela. Esana baitu etxebizitzaren arazoa larriagotu egiten dela merkatuan ez dauden hiru milioi etxebizitza hutsen kariaz (El Pais, 05-10-13). Are gehiago, prestatzen ari diren lege batetan etxebizitza hutsak espropiatzeko aukera airatu dute. Laister ukatu dute, ordea, aukera hori. Ez dakigu globo zunda izan den ala tartean Raimundo Silva gorriren bat sartu ...
Ikusi espainiar telebista kate baten bideo hau. Madrilen VPOekin etxen dizen txantxulloen ingurukoa da. Flipantiena da, bideoan komentaten den modura, azkanengo urtiotan komunidade honetan gai honi buruzko hamar salaketa baino ez dizela ipini eta hamabost inspektore baino ez daukela hori dana kontrolateko. Guztijjoak dakigu herri honetan ze nolako iruzur fiskala dagoen. Argi do iruzur honen arduradunak ez dizela langile asalariauak, hauei ordaindu biharrekoa zuzen kentzen bait dotze nominatik. Ez, arduradunak enpresariak eta profesional liberalak diraz. halan da be, Bizkaiko Diputaziñuak ...
JPBtik atarata. La population augmente mais le nombre de jeunes diminue·L'exode des jeunes vers la côte atteint des niveaux inquiétants. Dans le canton de Tardets ils sont moins de 500D'année en année il y a moins de jeunes en Pays Basque nord, en part de population mais également en nombre de personnes "La population des jeunes vivant au Pays Basque a baissé de 11% entre 1990 et 1999, et s´établit en 1999 à 45 161 habitants. Ils sont essentiellement concentrés dans les cantons du BAB (Bayonne-Anglet-Biarritz), et désertent les cantons de l´intérieur. Leur taux de scolarisation, ainsi...
Eurozonako Interes tasek ostera be gora ein dabe; urtia amaittu aurretik 3,5 puntutan ipintzea espero da, eta abisaten dagoz 2007rako 4 puntutara aiako dizela...toooomaa!!! Eta bien bitartean, betikoak, aberazten...bestela beittu Barakaldo eta Arrasaten etxen ari direna.