Aspalditik nuen buruan Windows ez den sistema eragileren bat erabiltzea. Duela gutxi Ubuntu-z zerbait entzun nuen eta informatu egin nintzen. Ikusi nuena konbentzitu egin ninduen eta frogatzera animatu nintzen.Momentu honetan Ubuntu eta Windows batera instalaturik ditu ordenagailuan eta egia esan, gero eta gehiago gustatzen zait. Dohainiko sistema eragile bat da, eta bertan etortzen diren programak ere software librea dira (Open Office, Firefox,...).Hemen idazten dizuet link txiki bat gaztelaniaz, norbaitek informazioa zabaldu nahi badu:http://www.ubuntu-es.org/index.php?q=ubuntu/introduccion
Bigarren mailara ez jeisteko lasterketa ero honetan, Errealak beste aurrerapausu bat eman zuen ezinezkoa lortzeko. Bai, ezinezkoa lortzeko, helburu hori maila horretan baitago oraindik ere. Hala ere, ezinezko hori duela hiru aste baina gertuago ikus daiteke orain, 6 puntutara hain zuzen ere.Larunbat honetan Anoetan izan nintzen, lagun batzuek gonbidaturik. A ze sufrimendua. A ze ¿futbol? partidu kaxkarra. Baina ze demontre, jogo bonito egiteko Bartzelona eta Brasil daude. Guk nahikoa degu irabaztearekin.Hurrengo finala Bartzelonan Espanyol-en aurka. Ezinezkotik gertuago geldituko al gara?
Atzo, minutu askotan zehar mirakuluetan sinisten hasi nintzen... Villarrealek gola erdietsi zuen arte. Hala ere, sentsazio arraro bat transmititu zidan Errealak. Ez dakit nola esan, baina talde honengan sinisten hasia nago. Atzo etzuen bigarren mailako talde batek bezala jolastu, denboraldi honetan egin izan duen bezala. Beste itxura bat dauka, jarraian bi pasa egiteko gai dira, gol aukerak sortzen dituzte,...Kontuak egiten hasi naiz, eta niri, Lotinari bezala, atera egiten zaizkit. Hori bai, edozein hankasartzek (Levanteren kontra ez irabaztea adibidez) mirakulua ilusio hutsean utzi dezake...
Badira bizitza honetan arrazoiarekin azaldu ezin diren gauzak. Horietako bat futbol taldeekiko lotura da. Neure kasuan Errealak zortarazten dizkit emozio irrazional horiek. Irabazten duenean, astea pozik hasten duenetarikoa naiz, eta galtzen duenean aldiz, beste humore batekin hasten dut, ostrukarena eginez, eta partiduaren berririk entzun, ikusi edo irakurri gabe. Zauria ez handitzeagatik agian.Aurtengo denboraldia depresio jarrai bat izan da. Dagoeneko edozein itxaropen galduta nuen eta taldea bigarren mailan ikusten nuen. Asimilatzen hasia nengoen eta alderdi onak ere ikusten hasi nintze...
Dagoeneko hiru urte iragan dira. Ia denok oroitzen dugu non ginen eta zer egiten ari ginen Madrilen gertatzen ari zenaren inguruko informazioa iristen hasi zenean. Lehen albisteekin, askori burutik pasa zitzaigun ETA egon zitekeela basatikeria haren atzean. Euskaldunon izenean narraskeria dexente eginak ziren, eta hura beste bat izan zitekeen. Zergatik ez? Ez dezagun ahaztu ia 1000 hildako utzi dituela bere historia beltzean...Baina atentatu harek beste estilo bat zuen. Trenak, zibilak, abisurik gabe...Otegiren hitzak, Europatik zetozen berriak, etb.-ek eguerdirako nahiko argi uzten zuten a...
Kaixo guztioi!Hauek dira nire blogaren lehen lerroak. Oraindik ez dakit blog bat idaztearen "abenturatxo" honek denboran zehar luzaro iraungo duen, baina hala izatea espero det.Aspaldian zebilkidan burutik blog bat idazteko ideia, baina agian alperkeriagatik, agian web-eko zulora jausteko beldurrak eraginda, ez nuen ideia hori teklatuaren bidez gauzatzen.Gaur nire neuronen konexioak ados jarri dira pentsamendu hori berriz ere lehen lerrora eramateko eta azkenik, animatu egin naiz. Zalantzak izan ditut hizkuntzaren inguruan, baina azkenik euskerarengatik apostua egin det. Gure hizkuntza zaha...