Hasiera

dende 1456131878086 Denderen bloga | 2007-03-03 16:10

Kaixo guztioi!

Hauek dira nire blogaren lehen lerroak. Oraindik ez dakit blog bat idaztearen "abenturatxo" honek denboran zehar luzaro iraungo duen, baina hala izatea espero det.

Aspaldian zebilkidan burutik blog bat idazteko ideia, baina agian alperkeriagatik, agian web-eko zulora jausteko beldurrak eraginda, ez nuen ideia hori teklatuaren bidez gauzatzen.

Gaur nire neuronen konexioak ados jarri dira pentsamendu hori berriz ere lehen lerrora eramateko eta azkenik, animatu egin naiz. Zalantzak izan ditut hizkuntzaren inguruan, baina azkenik euskerarengatik apostua egin det. Gure hizkuntza zahar eta ederrak bere lekua izan behar du Internetek osatzen duen unibertso berri eta zabal honetan, eta nik nere ekarpen xumea utzi nahiko nuke.

Ez dakit norbaitek hitz hauek irakurriko dituen edo ez. Hala bada, ongi etorri nire bitakoratxo honetara. Barruan ditudanak azaltzeko espazio bat izatea espero det: pentsamenduak, zaletasunak, paranoiak,...

Besterik gabe, osasuna!


Utzi iruzkina: