Azkenengo bidaia egin nuenean, penintsula osoa zeharkatu genuen kotxe berriarekin. Mila ta piko kilometro egin genuen egun berean.Gure lana pixka bat errazagoa izan zedin, kotxearen abiadura kontrol sistema erabili genuen. Lege barruan dagoen 132km/o jarri eta berak bakarrik egiten zuen dena: balaztatu, azeleratu, etabar.Bi gauza ikusi nituen bidaiaren bukaeran: alde batetik kontsumoa gora egin zuen. Nik uste a posteriori erreakzionatzen duelako. Behin sailtasuna edo egoera aldaketa egon, orduan jokatzen du.Bestalde, segurtasun neurri bezala ondo dago (gaztelako zuzenak egiterakoan ez zoaz ...


Aspalditik nuen buruan Windows ez den sistema eragileren bat erabiltzea. Duela gutxi Ubuntu-z zerbait entzun nuen eta informatu egin nintzen. Ikusi nuena konbentzitu egin ninduen eta frogatzera animatu nintzen.Momentu honetan Ubuntu eta Windows batera instalaturik ditu ordenagailuan eta egia esan, gero eta gehiago gustatzen zait. Dohainiko sistema eragile bat da, eta bertan etortzen diren programak ere software librea dira (Open Office, Firefox,...).Hemen idazten dizuet link txiki bat gaztelaniaz, norbaitek informazioa zabaldu nahi badu:http://www.ubuntu-es.org/index.php?q=ubuntu/introduccion


Azkenean, beti agertzen dira pertsona berberak. Superegitura ikustezin honen buruan daudenek oso ondo aukeratu dituzte misiolari bezala jarriko dituzten lerdoak. Ez dakite zer esaten duten, baina are gutxiago dakite entzuleek, beraz, ez dago inolako arazorik.Sistema ondo doa.


Azken iruzkinak