Kotxeen aurrerakuntzak: Abiadura kontrol sistema

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-10-16 09:38

Azkenengo bidaia egin nuenean, penintsula osoa zeharkatu genuen kotxe berriarekin. Mila ta piko kilometro egin genuen egun berean.



Gure lana pixka bat errazagoa izan zedin, kotxearen abiadura kontrol sistema erabili genuen. Lege barruan dagoen 132km/o jarri eta berak bakarrik egiten zuen dena: balaztatu, azeleratu, etabar.

Bi gauza ikusi nituen bidaiaren bukaeran: alde batetik kontsumoa gora egin zuen. Nik uste a posteriori erreakzionatzen duelako. Behin sailtasuna edo egoera aldaketa egon, orduan jokatzen du.

Bestalde, segurtasun neurri bezala ondo dago (gaztelako zuzenak egiterakoan ez zoaz hain azkar nahigabe), baina bestalde ez da batere egokia trafiko apur bat dagoenean. Aurreraketak egiterakoan azelerazio ezak urduri jartzen du aurreratua dena, eta askotan bera azeleratzen zuen, gu berriz beste karrilera pasaaraziz.

Bestalde, eta hori nabarmenki ikusi genuela jendeak ez doala abiadura konstanteaz. Behin aurreratuak askok pasatzen zigun 150km/otik gora. Edo aldrebes, gu pasatu eta handik 10 minutura guk pasa.

Eta zuek, holakorik erabili duzue bidai luze batean? Zelako ondorioak atera dituzue?


Utzi iruzkina: