Kategoria: 13
Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldiko...
animatu 3.Euskararen Ginkanan parte hartzera! Euskararen ginkana Egin beharrekoa: 4-6 laguneko taldea osatu www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!) Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba) Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan. Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu bat...
Kaixo Mintzakide!Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako asteburu pasa eder bat antolatu dute abenduaren hasierarako.Udaberrian 50 mintzalagun inguru elkartu ziren Etxalarren, eta joateko aukerarik izan ez bazenuten, hemen daukazue aukera berri bat! Eta berriz joan nahi baduzue, zer esanik ez!Plan ederra, ezta?
IZEN-EMATEA: urriaren 19ra arte ARANGUREN:Euskara Zerbitzua ANTSOAIN: Euskara Zerbitzua ATARRABIA:Karrlkaluze elkartea BERRIOBEITI:Euskara Zerbitzua BERRIOZAR:Euskara Zerbitzua BURLATA:Zaldualde euskaltegia ZIZUR NAGUSIA:Euskara Zerbitzua UHARTE: Zubiarte euskaltegia, Euskara Zerbitzua IRUNEA:Karrikiri elkartea eta Arturo Campion(IKA), Irunezar eta Irrintzi euskaltegiak(AEK), Iruñerriko Hizkuntza Eskola Ofiziala. INFORMAZIOA: Mintzaklde, Rlbed parkea, 1 behea, Alarrabia 948...
Aupa lagun, berriz ere hemen gaude Solaslaguna ikasturteari hasiera emateko. Gogoz eta indarrez ekinen diogu ikasturte berriari, gure herrian euskaraz egiteko baliabideak hedatzeko helburuz. Aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu gurean. Gainera, Ikasturtean zehar, euskaldun orori eskainitako hainbat jarduera, irteera eta ikastarotan parte hartzeko aukera. EUSKAREN TRANSMISIOAN PARTE HARTZEAZ GAIN LAGUNAK EGITEN DIRA!!! Animatuko zara? IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 23tik urriaren 25ra INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: SOLASLAGUNAREN TXOKOAN: Tel.: 6...
Ekainak 1, Mintza Eguna Elgoibarren. Mintza eguna. Zorionak Iruñerriko eta Tafallako Mintzakideak eta Gurasolagunak! Loading... Aurreratu genuen bezala, Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten, etaurteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian.Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek ...
Oraindik lekua dugu, ez zaitez joan gabe geratu! apirilaren 20an eta 21ean, Mintzakideak Etxalarrera! Duela aste batzuk mintzakidea Etxalarrera joateko eskaintza zabaldu genuen... eta aterpetxea bete dugu! Apirilaren 13tik 14ra Euskal Herri osoko 28 mintzalagun bilduko dira, familia giroan, ederto pasatu eta Etxalarko altxorrak ezagutzeko.Lagun asko joateko gogoz geratu dira, eta horregatik, eskaintza zabaldu dugu. APIRILAREN 20tik 21era ere Etxalarrera joateko aukera egongo da, eman izena! Nor joan daiteke Etxalarrera? Asteburu berezi bat izan nahi duten mintzalagun guztiak, eusk...
Masai
Ba al zenekiten txitxarroak marmoken pozoinaren aurrean inmune direla? Itsasoan ez dakit baina lurrean, giza-malkoen aurrean, "txitxarro" gehiegi ugaldu dira. Nahiago erresuMINA jasan batzutan, aurrean dugunak sentitu eta guk sentitzen dugunaren seinale. Malkorik gabeko pertsona hilik baitago, marmokarik gabeko itsasoa bezala... Masai
Krisiaren zantzuak atzematen hasi ginetetik, testuinguru berriak gizartean sortu duen ezinegonak eta komunikabideengandik etengabe jaso dugun datu mordoak, badirudi hiritar oro ekonomian pixkat bat adituago bilakatu gaituela. Bankuak eta bere jardute zitalak izan dira herritar xumeengandik kritika gehien pairatu dituzten erakundeak. Baina sasi artean noizean behin larrosaren bat jaiotzen da eta gaur "gipuzkoa aurrera" ekimenaren barruan Kutxa-k (gaur egun Kutxabank) parte hartzen duen webgunea hau aurkeztu nahi dizuegu:www.gipuzkoasolidarioa.infoBorondatea bada, guk daukagun denbora, jakind...
Bigarren mailara ez jeisteko lasterketa ero honetan, Errealak beste aurrerapausu bat eman zuen ezinezkoa lortzeko. Bai, ezinezkoa lortzeko, helburu hori maila horretan baitago oraindik ere. Hala ere, ezinezko hori duela hiru aste baina gertuago ikus daiteke orain, 6 puntutara hain zuzen ere.Larunbat honetan Anoetan izan nintzen, lagun batzuek gonbidaturik. A ze sufrimendua. A ze ¿futbol? partidu kaxkarra. Baina ze demontre, jogo bonito egiteko Bartzelona eta Brasil daude. Guk nahikoa degu irabaztearekin.Hurrengo finala Bartzelonan Espanyol-en aurka. Ezinezkotik gertuago geldituko al gara?
Espainiako Auzitegi Nazionalak sei eta hamaika urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie 13 euskal gazteri, ETAko kide izatea edo erakunde armatuari laguntzea leporatuta. Beste bost gazte errugabe jo ditu 4. Sekzioko Zigor Salak, bi eta lau urte bitartean preso izan eta gero. 2003ko otsaila eta apirila bitarte eginiko bi operazio prebentibotan Espainiako Poliziak atxilotu zituen gehienak. Irailaren 7a eta azaroaren 2a bitartean epaitu zituzten guztiak, eta atzo jakinarazi zuen epaia Auzitegi Nazionalak.
13 hilabete bete zituen Intzak ia duela astebete. Nola laburtu azken hilabete hauetako egunerokoa? Eromena litzateke hitza. Azken hilabete hauetan mundua deskubritzearena obsesio bihurtu da berarentzat eta oinez edo arrastaka etxeko txoko guztiak bihurtu ditu helburu. Zer esanik ez janariarekin. Aita eta amak ezin dute ahora ezer eraman bera aurrean badago, oihuka hasiko baita pusketa bat eman diezaiozun. Aurkezpen honekin amaitzeko, zer esango dizuet, ume alaia da Intza, kuxkuseroa, berritsua, eta ikastolan esan diguten bezala, saltxera hutsa.