Herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko "nahikoa froga" ez dagoela iruditzen zaio Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzari, eta beraz, taberna eta elkarte horiek enbargatzearen edo ixtearen kontra agertu da. El Mundo eta El Pais egunkariek dakarte berria.
Operazio prebentiboetan atxilotutakoei jarritako epaiarekin "dena ETA da" teoria berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Askatasunaren iritzian. Esan dutenez, horrek garbi uzten du auzitegi horretan ezinezkoa dela euskal herritarrentzat "sententzia justuak" lortzea. Esan dutenez egoera " oso larria" da, eta epaia askatasun demokratikoen kontrako kolpea da.
Auzoko kontuei buruz hitz egiteko, baina batez ere auzokoek auzoko nahiz bestelako kontuei buruz hitz egiteko