Kategoria: auzitegi
Egun hauetan herrialdeko medioetan agertu da berria. Sustrai Erakuntza fundazioak beste auzi bat irabazi du AHTko kontuekin. Ikusi dezakezu berria gaurko Berria, Gara (bazkideendako bakarrik), Diario de Noticias eta Diario de Navarra egunkarietan, baina atzoko edizio batzuetan bazegoen ere, Berrian ikusi genuen bezala. Hemen laburpen bat egingo dizuegu... Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenari buruzko proiektuaren inguruan duen informazio guztia eman beharko dio Sustrai Erakuntza Fundazioari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aginduta. Hilabeteko epea eman dio horretarako, asteon...
Kostata, baina iritsi da albiste lasaigarria: Konstituzio Auzitegiak onartu egin du Bildu koalizioak eskatutako babes helegitea, eta, ondorioz, hil honen 22an izango diren udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango du, beste alderdi guztien eskubide eta betebehar guztiekin. Pozgarria, benetan, herri honen normalizazio politikoa nahi dugun guztiontzat!Egungo egoeraren antzekorik ez dut ia gogoratu ere egiten. Datozen hauteskundeotan, su-eten sendo bat izango dugu, eta, aldi berean, herritarrek gustokoen duten zerrendari eman ahal izango diote botoa, baliogabe geratzeko beldur...
Operazio prebentiboetan atxilotutakoei jarritako epaiarekin "dena ETA da" teoria berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Askatasunaren iritzian. Esan dutenez, horrek garbi uzten du auzitegi horretan ezinezkoa dela euskal herritarrentzat "sententzia justuak" lortzea. Esan dutenez egoera " oso larria" da, eta epaia askatasun demokratikoen kontrako kolpea da.