Apirilean Mintzakide barnetegia
Oraindik lekua dugu, ez zaitez joan gabe geratu!
apirilaren 20an eta 21ean, Mintzakideak Etxalarrera!
Duela aste batzuk mintzakidea Etxalarrera joateko eskaintza zabaldu genuen... eta aterpetxea bete dugu! Apirilaren 13tik 14ra Euskal Herri osoko 28 mintzalagun bilduko dira, familia giroan, ederto pasatu eta Etxalarko altxorrak ezagutzeko.Lagun asko joateko gogoz geratu dira, eta horregatik, eskaintza zabaldu dugu. APIRILAREN 20tik 21era ere Etxalarrera joateko aukera egongo da, eman izena!
Nor joan daiteke Etxalarrera?
Asteburu berezi bat izan nahi duten mintzalagun guztiak, euskaraz gozatu nahi dutenak, beste herri batzuetako berbalagunak, mintzalagunak, solaslagunak ezagutu nahi dituztenak, Etxalarreko txokoak ikusi nahi dituztenak..., zuen lagunak, euskaltegiko klasekideak, familia......Ez ahaztu, Mokorreko-Borda baserrian zain ditugu, eta egitarau ezin hobea antolatu dute!
EGITARAUA Apirilak 20, larunbata Apirilak 21, igandeaOngi etorria eta aurkezpen jolasak Etxalar eta herriko etxeen historia, herritarrekin Tailerra: sukaldaritza energetikoa Kantu bira herrian Bazkaria Bazkaria Ingurua ezagutzeko ibilaldia Masaje tailerra Afaria Euskal kantu gaua |
Larunbat goizean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak, 55€.
Ostiralean joateko aukera ere dago, galdeiguzu!(70€)
Izena ematea apiralaren 12a baino lehen (herriko dinamizatzaileari galdetu edo mintzakide1@gmail.com helbidera idatzi). Arin ibili, 28 lagunentzako lekua baino ez dago!
*Oharra: prezioan ez dira izarak sartzen. Lo sakua eraman, edo 5 euro ordainduta bertan alokatu daitezke.
Etxea ezagutu nahi? http://etxalarkobarnetegia.blogspot.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: