Ia urtebete daramagu ezer idatzi gabe, baina ez hemen ez inon. Egunak ordu gutxi ditu 2 urteko haur baten gurasoentzat eta ohitura onak baztertzeko joera dugu... Bi urte bete zituen gure txikiak duela 15 egun. Ospatzeko gorputz txarrarekin ordea, angtina batzuk ziruditena eskarlatina batean bihurturik alajaina!! Sukar asko, eztarriko mina eta legena enborretik. Gaixua. Baina tira, hori ere pasa dugu, ea zer den hurrengoa. Negua ere pitxin-patxan pasa dugu katarroekin. Gure txikiaren puntu ahula bronkioak dira antza denez. Homeopatia frogatzen ibili gara eta nahiz eta fede handia nuen, ez nu...
Hor doa... poliki, kontuz, eroriko zarela eta.... kunka! Horrela gabiltza azkenaldi hontan. Ez dago egunik kankarrekorik hartzen ez duenik, izan ere ez dio ezerri beldurrik, ez du arriskurik ikusten... Ondorioa... kankarreko bat eta dagokion hubeldura. Eta Donobane Lohitzunen erositako "Baume des Pirynees" gertu. Haurtzaindegian gomendatu ziguten, kankarrekoa hartu eta berehala krema hau igurtzi eta ez dago "txintxoirik". Eta horrela da. Ez dakit zer pasatuko den kanpinera goazenean... burua irekitzen ez badu... ene, hau estresssaaaaa....
Kuriosoa benetan haurren pertzepzioa, kuriosoa baino berezia. Bueno, berezia ez, bere adinari dagokiona izango da. Kontua da aitonak herriko jaietan kolpeka aritu ezkero soinua ateratzen duten plastikozko koloretako mailu bat erosi ziola. Gertuko herri batetako jaietara joan ginen asteburuan pasiatzera eta hara non ikusten duen mailu berdina/k salgai postu batean. "Niiiiiaaaaaaa....." (nirea, edo hori uste dugu behintzat) horiek garraxi eta oihuak!! Ene!! Eta ezin ulertarazi mailu hori berea bezalakoa dela eta ez berea... Etxera iritsi eta mailua ikusi zuenean pozez aritu zen bidean ha...
13 hilabete bete zituen Intzak ia duela astebete. Nola laburtu azken hilabete hauetako egunerokoa? Eromena litzateke hitza. Azken hilabete hauetan mundua deskubritzearena obsesio bihurtu da berarentzat eta oinez edo arrastaka etxeko txoko guztiak bihurtu ditu helburu. Zer esanik ez janariarekin. Aita eta amak ezin dute ahora ezer eraman bera aurrean badago, oihuka hasiko baita pusketa bat eman diezaiozun. Aurkezpen honekin amaitzeko, zer esango dizuet, ume alaia da Intza, kuxkuseroa, berritsua, eta ikastolan esan diguten bezala, saltxera hutsa.