2 urte bete ditugunean
Ia urtebete daramagu ezer idatzi gabe, baina ez hemen ez inon. Egunak ordu gutxi ditu 2 urteko haur baten gurasoentzat eta ohitura onak baztertzeko joera dugu...
Bi urte bete zituen gure txikiak duela 15 egun. Ospatzeko gorputz txarrarekin ordea, angtina batzuk ziruditena eskarlatina batean bihurturik alajaina!! Sukar asko, eztarriko mina eta legena enborretik. Gaixua. Baina tira, hori ere pasa dugu, ea zer den hurrengoa.
Negua ere pitxin-patxan pasa dugu katarroekin. Gure txikiaren puntu ahula bronkioak dira antza denez. Homeopatia frogatzen ibili gara eta nahiz eta fede handia nuen, ez nuen hobekuntzarik ikusi. Homeopatak argi zuen gauza bakarra umeak bi urteak bete orduko osatzen joango zela zen. Ea egia den. Momentu honeta ez dago ezer hartzen eta nahiko txukun dabil, flema bat edo beste gora behera baina ondo.
Hitz egiten ere bara-barra hasi zaigu. Esaten dituen gauzekin hiztegi bat osatzekoa!! Eta azkar ikasi du gurasoak eta familiartekoak bere onerako manipulatzen (batez ere aiton amonak). Aipagarria gaztelera eta euskararekin darabilen nahaste borrastea. Kontua da bi hizkuntzak ederki ulertzen dituela, hori bai, hitzegiterako orduan, gurasoek soilik ulertzen diogula.... :)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: