Badakit honezkero ez dizuedala ezer berririk argituko oraingo honekin, baina hotzikara eragin dit gaur izenburu honek:   Eliminados dos extremistas en la república rusa de Ingusetia http://t.co/EEcuHToIJc     Batez ere aditz bera -eliminar- guztiz bestelako kontestuan erabiltzen delako hementxe bertan:   #Google se niega a eliminar vídeos de #YouTube a petición de #Turquía http://t.co/P5cWP25EXp — RT en Español (@ActualidadRT) March 22, 2014 #Nacionalistas ucranianos eliminan de RT un #vídeo con su d...


Xalbadorren bertso ezagunak aipatu izan ditugu herria eta hizkuntzaz aritzeko. Zentzu bereko abestiak ere badira. Guztiz egokiak eta gaurkotasun osokoak direlakoan duela urte batzuk Bittor Aiapek kantatzen zituen hitzak dakartzagu:"Zenbat aldiz oihukatu dugu inposatzen dizkiguten kateen aurkazenbat aldiz behin eta berrizexigitu dugu gure askatasunaAske izateko apurtu beharrekolehenengo katea gure barnean dagourteetan zehar barneratu dizkigutenerdal hizkuntzak baztertuz betirakoEuskaldunak garela aldarrikatzekoeuskal herria herri dela determinatzekogure nortasuna gure hizkuntzaeuskar...


Nagituta nago blogean idazteko. Ez pentsa idazteko gairik aurkitzen ez dudanik, baina pentsamenduak hitzetara ekartzea ez da askok uste duten bezain automatikoa; edo nik, bederen, ez daukat oso monitorizaturik prozesu hori.Jan Karski-ren Historia de un Estado clandestino liburuaz hitz egin nahi nizuen, eta San Telmo museoan lehengo astean eman zuten dokumentalera gonbidatu.Jane Austen-i buruzko beste kontutxo bat hizpide hartu nahi nuen, baina... Agorrila hurbil dago, eta norbera ere agorturik.Eta neke hori nabarmentzenago da lotarako orduan, liburuei heltzen diedanean. Asko hitz egin da hi...


LYRIFY, SPOTIFYKO ABESTIEN HITZAK Spotifyn zure abesti gustokoenak topatu badituzu, entzuterakoan zergatik ez hitzak ere ikusi? Hori lortzeko, Lyrify izeneko tresna dugu egokia.Behin programa jeitsi eta gero (ordenagailuan instalatu), bere ikurrean klik bikoitza eginez, Spotifyn edozein abesti aukeratuta bere hitzak agertuko zaizkizu (euskaraz oso aukera gutxi daude).Ingelesa lantzeko tresna aproposa izan daiteke zure musikaz gozatzen duzun bitartean. Animo eta saiatu!Programa jeisteko, sakatu jarraian:     Lyrify programa        &...


Imajinatzen zaitut etxetik irteten erdi lo, erdi lo, bizitzaz ezer ez dakiten liburuak besapean, eta bihotzean bart gauean sortu ziren taupadak ezin eutsiz, taupadak ezin eutsiz, ezin geldituz. Imajinatzen zaitut kadiran exertzen erdi lo, erdi lo, zure eskuak automatikoki idazten, eta bihotzean bart gauean odolberoz puztutako oroitzapenak ezin eutsiz, oroitzapenak ezin eutsiz, ezin geldituz. Imajinatzen zaitut noizbait etortzen erdi lo, erdi lo, eta ni zain liburuak itsasora botatzeko, gure bihotzean gaur gauean berriro elkartuko gaituen denbora ezin eutsiz, berriro aldenduko gaituen denb...


Zer efektu lortzen dute erdal hitzek euskarazko testuetan? Aurreko batean aipatu genuen nola erabili dituen Atxagak frantsesezko hitzak bere azken lanean. Etiopian ere egin zuen (poema batzuk osorik zeuden gaztelaniaz). Itxaro Bordak ere oso maitea du joera hori. Just love liburua karrikaratu zuen duela hogei bat urte, eta gaur egun ere usu erabiltzen ditu ingelesezko nahiz frantsesezko hitzak prentsako zutabeetan nahiz poesian.Lehengo astean irakurri nuen Lutxo Egiaren Zubigilea eleberria, eta han ere txitean-pitean ageri ziren ingelesezko esanak.Zer eransten diote halakoek testuari? Efekt...



Aurkezpena

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-02-13 18:35

   Ongietorri nere blog-era! Pentsamenduz eta sentimenduz beteriko poesiaren bide honetan, hitzak izango dira protagonista nagusiak, beraz, beraiei buruzko Akelarreren "Hitzak" abesti ederraren zati bat duzue hemen honi guztiari hasiera emateko:"Hitzak ederrak dira, goxoak,gogorrak zure aukeran; hitzez agertzen dira sentipen eztiak nahiz gorrotoak. Negarrak, marruak marmarka, garraxiz, deiadarka hari laztanak laudorio ta amodiokoak."


Gautxoria

josu 1456149891816 Josu | 2007-12-07 04:01

Gauerdian esnatzen da benetan Josu, eta bere burua hegaka hasten da. Logureak hegan ihes eta inspirazioak aterrizatu egiten du Josuren logelan, eta bere ordenagailuko teklak laztantzen ditu hitz goxoen bila.Bi hitz mota omen daude. Egunekoak, arrazoiaren hitzak... eta gauekoak, sentimenduen hitzak. Eta Josuk gauez aritzea atsegin du. Josuk hildako poeten klubeko kide izan nahi luke, eta txoko ezkutuetan poesiak kanta. Eta badaki ez dela horretan onena, baina batzutan poeta sentitzea gustatzen zaio. Basoa isilegia litzateke hoberen abesten duten txorien kanta hutsaz. Norbaitek jarri behar di...


Ia urtebete daramagu ezer idatzi gabe, baina ez hemen ez inon. Egunak ordu gutxi ditu 2 urteko haur baten gurasoentzat eta ohitura onak baztertzeko joera dugu... Bi urte bete zituen gure txikiak duela 15 egun. Ospatzeko gorputz txarrarekin ordea, angtina batzuk ziruditena eskarlatina batean bihurturik alajaina!! Sukar asko, eztarriko mina eta legena enborretik. Gaixua. Baina tira, hori ere pasa dugu, ea zer den hurrengoa. Negua ere pitxin-patxan pasa dugu katarroekin. Gure txikiaren puntu ahula bronkioak dira antza denez. Homeopatia frogatzen ibili gara eta nahiz eta fede handia nuen, ez nu...


Hasteko hitz batzuk.

1
oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-10-04 14:54

Egin berri dudan blog hau beste mundu txiki bat asmatzeko aukera izatea espero dut. Ta paranoia hau idatzi ondoren presentazioa: Gorka dut izena, gasteizteiztarra naiz ta beno festa eta lo egitea dut gustoko. Gaur egun HUHEZIzin (Eskoriatza) "ikus entzunezko komunikazioa" nabil ikasten ta beno, oraingoz ezer gehiagorik.   


Azken iruzkinak