Zirrikitu

EUTSI,GAZTE,EUTSI!!!

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-10-18 14:21

Zaila da ni goibel topatzea, gogorik gabe,itzalita. Zaila da nigan irribarrerik ez topatzea, egunero topatzen baitut alaitzen nauen edozer.   Gaur eguna ez da ongi hasi. Ez, ez da gaurko eguna gaizki hasi, denbora da eguna esnatu orduko eguzkiak gogoz irten nahi ez duela.   Ez nago gaizki, baina ezta guztiz ondo ere. Nire bizitza nahi dudan bidetik doa; zorionekoa sentitzeko milaka arrazoi, eskerrak emateko mila motibo.   Esperientzia berria, guztiz ezberdina ta aberasgarria, gustokoa eta errepika-ezina.   Errepika-ezina. Hori da. Guztiak du bere ald...


GUTUN MAITEMINDUA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:47

Ezinezkoa suertatu zen gutun hau bidaltzea. Oso zaila da zuganaino iristea, eta hau da horretarako egiten dudan beste saiakera bat. Beharbada ez zara zu nik nahi dudan pertsona, bai agian zuk ere sentiarazi duzu horrelako zerbait. Gabon politta,   Aspaldidanik ekarri gabea zuen udazkenak maitasuna eta hau zuri idaztean horretaz ari naizenik ere ez dakit,horrenbeste denbora igaro da…Ez dakit zein den honen guztiaren arrazoia, ezta hau zugana iritsiko den ere.   Orain dela denbora asko atzera ikusi zintudan lehenengoz eta,egia esan, ez zenuen nigan orain sentitzen dudanaren ar...


EZBERDIN EZ-BERDINA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:43

Billabonako Udalak 2008n antolatutako Amodio Gutunen Lehiaketara bidalitako gutuna.Gabon politta,  Eskutitz hau ez nuke edonoiz horrela hasiko. Gaurko honetan  hautsak estali gabeko liburu zahar bateko istorio moduko bat egitea gustatuko litzaidake guretzako. Guretzako bai. Batean bihurtu gara, eta jada ez dut zure printzarik gabeko bizitzan sinisten.  Orain urte asko atzera ez nuen maitasuna ezagutzen. Ez nekien zer zen, ez non aurkitu, ez nori eskeini.Urteak aurrera, denborak gauza asko erakutsi dizkit. Bizitza krudela da hor behetik begiratuta, baina ingurura begir...


GERTUTIK GERTURA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:39

Gezurra dirudi, Lehenengoa izan zara Patuaren erabakiz Mutil baino lagun izan zerana   Bi urte, Broma eta irribarrez beteak Bi urte izan dira Oroitzeko paregabeak   Orain izan da ordea Honetaz ohartu naizela, “hangoa” bazera ere gogoan zaitutela   Abenduko muxu hark Atera zidan asuna Zerbait gehiago zela uste zutenei Erakutsi zien laguntasuna   Eskerrik asko diot, Ozenean ta goruntz begira, Ea hitzok ematen dioten Munduari bira Ta zugana iristen diren Herritikan herrira   Etorkizuna pareko zetorkigun Baina desbideratu egin denez Har ezaz...


ALAIITXU

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:39

Gezurra ixiltzen denaren egia, niretzat ohiko dena zuretzako berria. Denbora dexente aurrera, sentimendu bizia, zuk sinistutakoa nik ere irentsia. Zu gogoratu eta irten zait, bai, irria hitz haiek entzutean sentsazio ikaragarria. Honek aurrera darrai bidean,alegia noraino eta noizarte jakin ezineko jakinduria. Guda honetan garaituz, badut jada saria zoriontsu naiz eta, betiko izateko nahia.


BADAKIZU

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:38

Hauxe, gogoratzeko moduko momentuak eman zizkidan pertsonarentzat idatzitako kanta. Nire oroimenak ahaztu ez zaituelako... Orain gure artekoa amaitu dela, gure soka etena dela, gehiago gogoratzen dut. Zure ezpain, ta irribarre goxo haiek guztiz zoratzen naute, bidea bukatu arte. Baina zuk badakizu, ezin zaitudala ahaztu, badakizu, behar zaitudala asko, badakizu; zerua ta izarrak bezela lotuta egoteko, zerua ta izarrak bezela inoiz aldentzeko.


HARI...

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:37

Zergatik ez esan, ez aitortu sentitzen dena hitzean bihurtu Irribarre egin irribarrea sortu maite denaren barrura galdetu gabe sartu Laguntasuna maiz azaltzeko da zaila hasiera noiz den bai ez,ordea,amaia Zuretzako idatzi dut igande arratsean buruan zu baina bakarrik naiz etxean Eskerrik asko mila ez dakit nola esan berezia zara,bai, ezberdina behar izan Bihar arte adiskide ni neu izango naiz edonon,edonoiz, hantxe prestu garaiz


Kaixo lagun, Zer moduz doa bizitza? Ikusten dudanaren arabera ondo doakizula uste dut. Eskutitz honen egilea nor den galdetuko diozu zure buruari, baina momentu honetan hori axola duenik ez dut uste, eskutitzaren edukiak du hemen nire helburuaren giltza. Denbora gutxi da elkar ezagutzen dugula eta egia esan, ez dakit asko zure bizitzari buruz. Hala ere, laguna zaitut. Badakit zuganako sentitzen dudan horrek baldintzatzen nauela zugandik gertu edo urrun egoteak. Honekin esan nahi dizudana da, hain zarela ezberdina niretzako lotsaren mugek zugana nahiko nukeen bezala iristea galarazten nautel...


ZURETZAKO,BIHOTZETIK

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:36

Zurekin amestu dut Eta badakit zergatik, Azkenekoz ikusi zintudanetik Denbora gutxi pasa den arren Faltan botatzen zaitut jadanik Gertu baina aldi berean urruti Sentitzen naiz zugandik; Zurekin nagoenean, Minutu bat bera ere galdu ez nahirik Irribarrea kendu barik hitz egiten dizut, Ez al zara konturatu oraindik? Uste dut zu ezagutuz geroztik Ez dela igaro zugan pentsatu ez dudan egunik Nolabait nire pentsamendua eta zu Zaudete loturik Ez dut zure sentimenduen berririk, Eta horiek direnak izanik Ez dut zuganako sentitzen dudana Aldatzeko asmorik Ametsetan, Guztiaz ahazturik, Ametsaren a...


GARAIAK GARAITUZ

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:35

Denborak ahaztarazten duela, Benetako egia Iraganetik utzi edo gorde nahi dena, Sentimendua,guztia. Bizitzen ari zaren momentua Beti sutsua,bizia Atzean utzitakoan berriz Usteltzen da hazia. Gehiegi maite izan dut, Jasotakoa maiz urria, Ezinezkoa dena ezinezkoa denez Sufritu izan dut,maitia. Ulertu dut baina, Denak du bere aldia, Baina bukatzerik nahi ez denean Erloju salataria. Batetik zu,bestetik hura Izango nintzateke eguzkia Denbora batez bada ere Goxatzeko denak nire argiaz. Iraganean nahiz orainean, Denak zarete atzo gaueko euria Zuek denak batean jasota, Ibai ondoko putzu zoragarri...


zirrikitu 1456154017204

Txikitatik gustoko izan dut idaztea. Egunerokorik ez dut sekula idatzi baina paper txuriak letraz eta sentimenduz betetzea politta izan da. Orain, teknologiaren mundu honetan, blog-aren bidez helarazten dizkizuet nere barnetik ateratako horiek. Eskerrik asko hona sartzeagatik eta besterik ez,gozatu eta komentatu!

Kategoriak