Zirrikitu

ONLY YOU

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:34

Pertsona berezi bati idatzitako abestia. Denbora asko pasa den arren eta urruti zauden arren, oraindik ez zaitut ahaztu.Hace ya mucho tiempo que decidi escribirte una cancion, no pensaba que esto ocurriria he perdido la razon. Fueron solo quince dias en los cuales te conoci y ahora pienso dia a dia en aquel momento que perdi. Hubiera querido abrazarte hasta que el sol se escondiera y no volver a despertarme por si nunca amaneciera. Vuelve, necesito verte, cada dia pienso en ti, constantemente. Esto si que es especial y nose como decirte espero que lo entiendas, no puedo explicarme. No teng...


BI EDO BAKARRA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:33

Iritsi zen eguna, iritsi zen garaia gu konturatu gabe etorri zen Iraila. Urrutira joan eta biontzat nahiko zaila halere ez gaitezen ez inor,ez engaina Zurekin izan nintzen benetan oso alaia pena bakarrik zela kurtsoko azken maila Kontua zera da, aldatu zait oraina ta hau esaten dizut zaila zait niri gaia Nire bihotzarekin izan dut nik ezbaia zuri kontatu eta jaso zure epaia Hauxe erabaki dut, hauxe nire bataila, maitemindu egin naiz barka ezazu baina Zergatik galde ez egin benetan da bikaina baina aitortzen dizut ez zen ez nire nahia Sentitzen zaitut ere ez bera beste aina (adina) ba...


IRITSI DA MOMENTUA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:32

Iritsi da momentua. Orain dela egun batzuk urruti zirudiena iritsi da. Hemendik joan zara eta, zentzu batera, zurea den nire zatia eraman duzu zurekin. Badakit denbora gutxi barru ikusiko zaitudala berriro, baina, 15 urte luzeek utzitako momentuak gogoratuz zure falta gehiago somatzen dut; hemen nahi zintuzket. Mila eta bat istorio ahaztezin, irri eta negar tantak, azken hauek zure agurrak utzitakoak. Zure itzulerak horrelako gehiago sorraraziko balizkit, ez litzateke axola, zorionez negar egitea baino politagorik, ba al dago? Orain, zure argazkiari begiratzen diot, dudan bakarra baita, eta...


HUTSEAN BETERIK

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:32

Ni naiz, ni soilik eta zugan pentsatzen. Nire sentimenduak gidatzen dituen makina ez doa nik nahi bezala. Egia esan, nire barnean nolabait zaudela ikusteak pozten nau, baina bada aldatuko nukeen zerbait. Zure presentziak deskribatu ezin diren momentuak, sentimenduak, sentsazioak eragiten dizkit. Hala ere, askeago izan nahiko nuke, ez horren loturik, zuganako maitasunak itsutu eta gainontzekoaz gozatzen uzten ez baitit. Batzuetan, itota egongo banintz bezala ikusten dut nire burua, herdoiltutako kateek nire pentsamenduan preso edukiko bazintuzte bezala. Horrela, nire burua kaltetu ez ezik ...


BIZITZAREN IRRIBARREA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:31

Egunak pasaz aurrera goaz, bidea eginez, egun bakoitza ezberdin bizituz; urrunean datorrenari itxaropentsu begiratzen diogularik. Baina, egun batetik bestera itsaso barea nahasi eta olatuek sentimenduen korronteak eragiten dizkigute, zer egin jakin ezinik, nora jo ez dakigula. Gauean, gure ametsetan errealitate ziren haiek egia bihurtu behar ditugun gogoarekin, ilusioarekin, esnatu eta gure helburua den hori gertu dagoela nabaritzen dugu. Bizitzea ilusioa dela, maitatzea,laguntzea; onartzea, sinistea... badakigu dagoeneko, baina irribarre egin ezean ez dago bizitza zoriontsurik. Hori da biz...


BIZITUZ SENTITU

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:30

Preso egon, sentimenduez preso, kanpora atera nahia eta ezina, kaiola ilun batetan egongo balira bezala, biluzik, irteerarik gabeko bidean sarturik. Denbora luzez lau pareten artean, ezertarako gogorik ez, adorerik ez, egun haietako batean bihotz barrenera salbatzailea noiz iritsiko zain. Bapatean, atea parez pare zabaldu; aurrerapausoa, desioa, irrika, zoramena, argitu ez daitezkeen sentimenduak, horiek bai benetazko sentimenduak... Aske sentitu, gozatu, eta horrekin batera besteei sentiarazi. Besteen ateetan jo barik barruraino sartu, dagoen guztia eskeini. Iragana ahaztu eta oraina bizi...


Denbora asko beharbada, gehiegi, gertatu zenaz gogoratzeko. Batzuen begietara iritsi ere egin ez zena, gogoan dut nik oraindik. Egunero milaka horrelako gertatzen direla esanik ere, egun hartakoa kanporatu ezinik nabil nire buru barrenetik. Niretzat hain handia izanik ere, ez dago hitzaldi luzerik egin beharrik hau azaltzeko, bi hitz besterik ez zuretzat: ESKERRIK ASKO.


Udazkenak zuhaitzen hostoak eraman dituen moduan eraman zituen haizeak zure hitzak. Egia bihurtzeko zorian zeuden horiek, iraganeko zoko ilun batetan ezkutatu eta betirako hantxe geratuko balira bezela zirudien. Urrunera joan zinen, urrutiegi seguruenik, hala ere zurekin elkartzeko itxaropen hori gordea nuen nire bihotz zauritu hartan. Elkarrekin denbora gutxi egonak ginen, gutxiegi agian, baina hartan bizitutakoa ahazteko, ez dago nahikoa denborarik, ez egunik, ez urterik, ez zugandik urrun iragango dudan bizitzarik ere. Egunetik egunera, egunak joan egunak etorri, leihotik begiratzen dut ...


Maitasunaren Karta

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-02-21 19:25

Hona hemen Maitasunaren Karta, batek baino gehiagok hitzez ausartu ez eta idatziz egingo lukeen bestearenganako aitortza; Euskal Herrian nahiz Brasilen, helduen nahiz gazteen artean edota sexu ezberdineko edo bereko pertsonen artean gerta litekeena. Maitasuna unibertsala eta beharrezkoa delako: " Maite zaitut, zertarako esan ezetz. Uste dut inoiz ez dudala horrelakorik sentitu; baina, egia esan,maitasuna bakarrik denik ez dut nik uste. Barnean dudana zerbait gehiago dela esango nuke,desioa, irrika, plazerra agian...ez dakit,denak nahasten zaizkit zu ikustean, zurekin egotean, nire alboan iz...


Aurkezpena

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-02-13 18:35

   Ongietorri nere blog-era! Pentsamenduz eta sentimenduz beteriko poesiaren bide honetan, hitzak izango dira protagonista nagusiak, beraz, beraiei buruzko Akelarreren "Hitzak" abesti ederraren zati bat duzue hemen honi guztiari hasiera emateko:"Hitzak ederrak dira, goxoak,gogorrak zure aukeran; hitzez agertzen dira sentipen eztiak nahiz gorrotoak. Negarrak, marruak marmarka, garraxiz, deiadarka hari laztanak laudorio ta amodiokoak."


zirrikitu 1456154017204

Txikitatik gustoko izan dut idaztea. Egunerokorik ez dut sekula idatzi baina paper txuriak letraz eta sentimenduz betetzea politta izan da. Orain, teknologiaren mundu honetan, blog-aren bidez helarazten dizkizuet nere barnetik ateratako horiek. Eskerrik asko hona sartzeagatik eta besterik ez,gozatu eta komentatu!

Kategoriak