BI EDO BAKARRA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:33

Iritsi zen eguna,
iritsi zen garaia
gu konturatu gabe
etorri zen Iraila.

Urrutira joan eta
biontzat nahiko zaila
halere ez gaitezen
ez inor,ez engaina

Zurekin izan nintzen
benetan oso alaia
pena bakarrik zela
kurtsoko azken maila

Kontua zera da,
aldatu zait oraina
ta hau esaten dizut
zaila zait niri gaia

Nire bihotzarekin
izan dut nik ezbaia
zuri kontatu eta
jaso zure epaia

Hauxe erabaki dut,
hauxe nire bataila,
maitemindu egin naiz
barka ezazu baina

Zergatik galde ez egin
benetan da bikaina
baina aitortzen dizut
ez zen ez nire nahia

Sentitzen zaitut ere
ez bera beste aina (adina)
baina zu izan zara
oroi honen sustraia

Berarekin gustora
zurekin re jakina;
begira honetarako
enaiz ni oso abila

Utz dezagun denbora
bera igaro dadila
hemen egongo naiz ni
hurrengo Ekainan,
zoriontsu nintzake
etorriko bazina


Utzi iruzkina: