IRITSI DA MOMENTUA
Iritsi da momentua.
Orain dela egun batzuk urruti zirudiena
iritsi da.
Hemendik joan zara eta,
zentzu batera,
zurea den nire zatia eraman duzu zurekin.
Badakit
denbora gutxi barru ikusiko zaitudala berriro,
baina,
15 urte luzeek utzitako momentuak gogoratuz
zure falta gehiago somatzen dut;
hemen nahi zintuzket.
Mila eta bat istorio ahaztezin,
irri eta negar tantak,
azken hauek zure agurrak utzitakoak.
Zure itzulerak horrelako gehiago sorraraziko balizkit,
ez litzateke axola,
zorionez negar egitea baino politagorik,
ba al dago?
Orain,
zure argazkiari begiratzen diot,
dudan bakarra baita,
eta zu nire aurrean egongo bazina bezala
hitz egiten diot.
Horrek pixkat bat zoriontsu egiten nau,
hala ere,
errealitateak paper zati bat noiz ordezkatu
zain nago
joan zinen ezkeroztik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: