ARGIPEAREN ILUNTASUNEAN
Udazkenak zuhaitzen hostoak eraman dituen moduan
eraman zituen haizeak zure hitzak.
Egia bihurtzeko zorian zeuden horiek,
iraganeko zoko ilun batetan ezkutatu
eta betirako
hantxe geratuko balira bezela zirudien.
Urrunera joan zinen,
urrutiegi seguruenik,
hala ere zurekin elkartzeko itxaropen hori
gordea nuen nire bihotz zauritu hartan.
Elkarrekin denbora gutxi egonak ginen,
gutxiegi agian,
baina hartan bizitutakoa ahazteko,
ez dago nahikoa denborarik,
ez egunik,
ez urterik,
ez zugandik urrun iragango dudan
bizitzarik ere.
Egunetik egunera,
egunak joan egunak etorri,
leihotik begiratzen dut
agerian den eguzki gorriak
zu ikusaraziko didan izpi bat bidaliko didan desirarekin,
horrela,
zu joan zinenetik igaro diren egun goibelak
alde batera utzi
eta zure goxotasuna sentituz,
eguzki izango nintzateke betirako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: