BI HITZETAN: BATZUETAN HITZ GUTXIEK ASKOK BAINO GEHIAGO ADIERAZTEN DUTELAKO...

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:29

Denbora asko beharbada,
gehiegi,
gertatu zenaz gogoratzeko.
Batzuen begietara iritsi ere
egin ez zena,
gogoan dut nik oraindik.
Egunero milaka horrelako
gertatzen direla esanik ere,
egun hartakoa kanporatu ezinik nabil
nire buru barrenetik.
Niretzat hain handia izanik ere,
ez dago hitzaldi luzerik egin beharrik
hau azaltzeko,
bi hitz besterik ez zuretzat:
ESKERRIK ASKO.


Utzi iruzkina: